Edukira joan

Atari:Bilbo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Null
Bilboko armarria Ongi etorri Bilboko Atarira!
Bilbo

Bilbo (gaztelaniaz eta ofizialki Bilbao) Bizkaiko hiriburua eta Euskal Herriko hiririk jendetsuena da, Bilbo Metropolitarra edo Bilboaldea deritzon inguruneko ardatz ekonomiko eta industriala. 342.481 biztanle ditu (bilbotarrak), eta 41 kilometro koadroko azalera.

Bilbo du gaur egungo euskal izena, Euskaltzaindiak 1979an hala arautu baitzuen. Bilbao gaztelaniaz gorde den euskal izen zaharra da.

Bilboaldea Muskiztik Galdakaora hedatzen da mendebaldetik ekialdera, eta Plentziatik Alonsotegi eta Arrigorriagara iparraldetik hegoaldera. Ingurune horrek ia milioi bat biztanle biltzen ditu guztira: Bizkaiko biztanleriaren hiru laurden baino gehiago.


...gehiago irakurri

Gai nagusiak
Nabarmendutako bilbotar artikulua
Nabarmendutako bilbotarra

Abandoibarra etorbidea Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen etorbide bat da, izen berdineko Abandoibarra eremuan. Bilboko itsasadarraren ezkerraldeko ertzean dago, Uribitarte pasealekuan hasi eta Guggenheim Bilbao Museoa barnealdetik inguratuz Euskalduna jauregia eta Jesusen Bihotzaren plazak bat egiten duten lekuan amaitzen da.

Museoa atzean laga ostean, etorbideak itsasadarra zirkulu erdi batez inguratu eta ingelesen zelaiaren parke berria ezkerraldera eta ingelesen zelaiaren kaiak eta Evaristo Txurruka y Brunet eskuinera dituela luzatzen da.

Etorbide guztian barna Euskotran konpainiako tranbiaren A linea hedatzen da, bertan hainbat geltoki dituelarik.

...gehiago irakurri

Sabin Polikarpo Arana Goiri edo —berak idatzi bezala— Arana ta Goiri'taŕ Sabin (Abandoko elizatea —gaur egun Bilbo—, Bizkaia, 1865eko urtarrilaren 26a - Sukarrieta, Bizkaia, 1903ko azaroaren 25a) euskal politikari eta ideologo abertzale eta jeltzale, idazle eta euskalari bat izan zen.

1892. urtean Bizkaya por su Independencia liburua idatzi zuen. Haren pentsamoldearen oinarriak independentismoa, abertzaletasuna, euskal arrazaren garbitasuna, katolizismoa eta euskararen garbizalekeria izan ziren eta ideia multzo hori Jaungoikua ta Lagizarra (JEL) leloan laburbildu zuen. Aranak Bizkaiaren independentzia eskatzen zuen, beste gainerako euskal herriekin batera Euzkadi izeneko euskal konfederazio edo nazio federalean batzeko. Gaur egun aski ospetsua den eta garai hartan Euskal Herriko gizartean asaldura eragin zuen esaldi berritzailea eta apurtzailea honako hau izan zen:

« Euzkotarren aberria Euzkadi da. »
Arana ta Goiri'taŕ Sabin

...gehiago irakurri

Iruditegia
Atal honetan Bilbori buruzko argazki eta irudiak aurkituko dituzu, betiere gaiaren arabera sailkatuak:


Bilboko ArkitekturaArtea BilbonBilboko eraikinakBilbori buruzko grafikoakBilboko armarriakBilboko kulturaBilboko geografiaBilboko heziketaBilboko historiaBilboko kulturaBilboko barrutiakBilboko ekonomiaBilboko tabernak, kafetegiak eta jatetxeakBilboko itsasadarraBilboko lorategiak eta parkeakBilboko historiaBilboko logo eta banderakBilboko mapakBilboko monumentuak era oroigarriakBilboko naturaBilboko auzoakBilboko gauaBilbotarrakBilboko politikaBilboko seinaleakBilboko kirolaBilboko plazakBilboko kaleakBilboko garraioaBilboko ikuspegiak eta panoramikak



Euskadi plaza, ezkerraldean Artklass eraikina, erdian Ferrater etxebizitzak eta eskuinean Iberdrola dorrea.
Bilbori buruzko artikulu interesgarriak

AbandoibarraAbandoibarra etorbideaAlbia lorategiaAreatzako parkeaArriagaren monumentuaArtklass eraikinaBegoñako basilikaBegoñako igogailuaBidebarrietako Udal LiburutegiaBilboko AlondegiaBilboko Arte Ederretako MuseoaBilboren berritzeaBilboko historiaBilboko itsasadarra Itsas MuseoaAthletic KlubaBilboko MetroaBilboko TranbiaBizkaiko Foru Aldundiaren jauregiaCampo de Volantín pasealekuaCasilda Iturrizar parkeaDeustuko UnibertsitateaDiego Lopez HarokoaErriberako merkatuaEuskadi plazaEuskalduna jauregiaEuskaltzaindiaEuskararen EtxeaGuggenheim Bilbao MuseoaIbaigane jauregiaIberdrola dorreaKukutza gaztetxeaMazarredo zumarkaleaMoyuako plazaPlaza BarriaPlaza BiribilaPoza Lizentziatua kaleaSan Anton elizaSan Mames estadioaTigrearen eraikinaZazpikaleakZorrotzaZubizuri