Tigrearen eraikina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tigrearen eraikina
Deustu.jpg
Tigrearen eraikina Nerbioi ibaiaren ertean.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Bilbo
Helbidea Botikazahar erribera eta Rafaela Ybarra kalearen artean.
Deustuko San Pedro
Koordenatuak 43° 16′ 09″ N, 2° 56′ 43″ W / 43.26903056°N,2.94529167°W / 43.26903056; -2.94529167Koordenatuak: 43° 16′ 09″ N, 2° 56′ 43″ W / 43.26903056°N,2.94529167°W / 43.26903056; -2.94529167
Historia eta erabilera
Irekiera1941
Arkitektura
Arkitektoa Pedro Ispizua

Tigrearen eraikina edo Tigre eraikina Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen Deustuko San Pedro auzoan kokatutako eraikin bat da. Bere gailurrean duen hormigoizko tigreari eskulturari zor dio izena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1941ean Bilboko industria oparotasun bete-betean, Pedro Ispizua arkitektoak eraikin hau eraiki zen. Helburua Miguel Mendizabal, ezizenez Tigrea, enpresaburuaren Correas el Tigre uhal eta lanabes fabrikaren bulegoak, erakusleku eta egoitza kokatuko ziren eraikina eraikitzea izan zen. 1942an Joaquín Lucarini eskulturgileari gaur egun eraikinaren gailurrean ikus daitekeen tigrearen eskultura gauzatzeko ardura eman zitzaion. Eskulturgileak eskultura hurrengo urterako amaitu zuen.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orroeka dagoen tigre honen eskulturak garaieraz bederatzi metro ditu eta pieza bakarraz osatzen da, eraikinaren sotoan landu zen eta teilatura oso-osorik igo zuten. Urteak igaro hala Bilbo hiriko ikur ospetsuenetako bat bilakatu da, gainera oraintxuki eraikina zaharberritua eta bertan luxuzko etxebizitzak ezarri dira. Kanpotar eta turista askok ere Bilboko Athletic Klubaren eraginez edo lehoi bat dela uste dutelarik, gainera eraikin honetatik hurbil eta Euskalduna zubiaz bestalde San Mames eta San Mames Barria estadioak egoteak uste horren hedapenean asko lagundu du. Honela bada eta ironikoki, tigre honek Athleticeko "lehoiaren gordelekua" zaintzen duela dirudi.[1]

Bestalde, bilbotar askok eskultura honi Lehoi emea deitu ohi diote, halere Lucarinik eskulturari abere ar baten ezaugarriak ongi nabarmenduak landu zikion, baina ezaugarri horiek behealdeko kaletik oinezkoek ikus ez ditzaketenez, urteetan zehar eskulturaren sexuaren inguruko nahasmena egon da.[1]

Batzuek dioetenez, tigrearen eskultura enpresaburuaren ezizenaren omenez burutu omen zen, beste batzuen arabera ordea, eskulturak fabrikak ekoizten zituen uhalek edozein ezbeharren aurrean erakusten zuten erresistentzia eta sendotasunaren ikur omen zen. Beste kondaira baten arabera, Azkarraga enpresaburuak Bilboko burgesiarekin liskarrak izan omen zituen, eta haiei iseka egin nahiez edo, eskultura hori eraikitea agindu omen zuen, honela bilbotar burges haiei tigrea gau eta egunez Indautxu auzora orroeka eta bere boterea erakutsiaz zegoela oroitaraziz.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Edificio El Tigre (Rincones de Bilbao con diseño e historia)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tigrearen eraikina
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo