Bilboko itsasadarra Itsas Museoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa
Euskalduna zubia2.jpg
Museoa eta Euskalduna zubia.
Bilboko itsasadarra Itsas Museoa hemen kokatua: Bilbo erdigunea
Bilboko itsasadarra Itsas Museoa
Bilboko itsasadarra Itsas Museoa
Bilboko itsasadarra Itsas Museoa (Bilbo erdigunea)
Koordenatuak 43° 15′ 59″ N, 2° 56′ 48″ W / 43.2663°N,2.94656°W / 43.2663; -2.94656Koordenatuak: 43° 15′ 59″ N, 2° 56′ 48″ W / 43.2663°N,2.94656°W / 43.2663; -2.94656
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hiria Bilbo
Helbidea Ramon de la Sota kaia, 1 Olabeaga auzoa
Postakodea 48013
Irekitze data 2003
Telefono zenbakia 94 608 55 00
Posta elektronikoa info@museomaritimobilbao.org
Webgunea http://www.museomaritimobilbao.org/mmrb/Web/home/index.asp?cod=23bde694-9b2f-45fb-a73d-36f047b06e13&idioma=E&idiomaAnterior=C Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren webgunea

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen museoa da. Olabeaga auzoan dago, Euskalduna zubia eta Euskalduna jauregiaren alboan. Garai batean Euskalduna ontziola zegoen lekuan dago, Bilboko itsasadarraren Ezkerraldean.

Museo honen helburua Bilboko itsasadarra, Bilboko portua eta Bizkaiko itsaso-jarduerek historian zehar pilatutako kultura-ondarearen ikerketa, babesa eta hedapena sustatzea da. 27.000m²-koa azalera du. Ontziez gain, All Iron izena daraman edukiontzia, Ponpa etxea eta Karola garabia daude museoaren kanpoaldean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ontziola 1984ean itxi zen eta museoa 2003an ireki. 1997an Patronatua eratu zen, Bilboko esparru publiko eta pribatu nagusietako ordezkariek osatutakoa. 1999an zehar museoaren Babes eta Mezenasgo Egitasmoa martxan jarri zen, Fundazioaren Patronatuko kide ziren enpresa eta erakundeak jadanik programan sartuta zeuden.

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa, Karola garabia eta Euskalduna zubia.

Ordutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguko ordutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 18:00etara.
  • Larunbatetan, igandeetan eta jai egunetan: 10:00etatik 20:00etara.
  • Astelehenetan: itxita.
  • Astearteetan: sarrera dohainik (Ikasturtean zehar, irailetik ekainera bitartean.)

Udako ordutegia (oraingo ordutegia)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Asteartetik igandera: 10:00etatik 20:00etara.
  • Astelehenetan: itxita.
  • Astearteetan: sarrera dohainik (Ikasturtean zehar, irailetik ekainera bitartean.)

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]