Aragoiko ereserkia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aragoiko ereserkia
Jatorria
Argitaratze-data1989
IzenburuaHimno de Aragón
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania
HitzakIldefonso Manuel Gil (en) Itzuli, Ángel Guinda (en) Itzuli, Rosendo Tello (en) Itzuli eta Manuel Vilas
Bestelako lanak
MusikagileaAntón García Abril
Aragoiko ereserkia
Herrialdea Aragoi
Beste izendapenakHimno d'Aragón (aragoieraz)
Himno de Aragón (gaztelaniaz)
HitzakIldefonso Manuel Gil, Ángel Guinda, Rosendo Tello eta Manuel Vilas
MusikaAntón García Abril
Onarpen data1989ko apirilaren 21a
MultimediaAragoiko ereserkiaren bideoa ikusi eta entzuteko sakatu hemen

Aragoiko ereserkia (aragoieraz Himno d'Aragón eta gaztelaniaz Himno de Aragón) 1989ko apirilaren 21eko 3/1989 legearen arabera (BOA 05/05/1989) Aragoi erkidegoko ereserki ofiziala da.

Musika Antón García Abril aragoiarrak konposatu zuen. Hitzak berriz Ildefonso Manuel Gil, Ángel Guinda, Rosendo Tello eta Manuel Vilas aragoiar olerkilariek gaztelaniaz idatzi zituzten eta askatasuna, justizia, arrazoia, egia, lurralde irekia... bezalako bertuteak goraipatzen dituzte, bertute hauek Aragoi herrialde gisa historikoki ordezkatu baitute.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelaniaz

Nos ha llevado el tiempo al confín de los sueños.
Un nuevo día tiende sus alas desde el sol.
Oh tambores del cierzo, descorred ya las nubes
y a las cumbres ascienda la voz.
El paso de los siglos trazó su destino
que llama a la justicia y a la libertad.
Germinarán los campos, abiertos a sus cielos,
con la verde espiga, los racimos de oro
y el inmarchitable olivo de la paz.
¡Luz de Aragón, torre al viento, campana de soledad!
¡Que tu afán propague, río sin frontera, tu razón, tu verdad!
Vencedor de tanto olvido, memoria de eternidad,
pueblo del tamaño de hombres y mujeres, ¡Aragón, vivirás!
Resplandece el tiempo;
llega ya la edad
para que la piedra sea manantial,
de enlazar nuestras vidas
y entonar las voces.
Desde las blancas cimas donde duerme la nieve
hasta los llanos rojos que mece el aire azul,
un claro cielo enciende, con la frente en el agua,
sus coronas radiantes de luz.
Abramos las ventanas, que cante la noche,
y al ritmo de la vida, en rueda de amor,
se estrecharán las almas, cogidas de la aurora.
Brille la esperanza, se abran los caminos
en la tierra grave como un corazón.
¡Luz de Aragón, torre al viento, campana de soledad!
¡Que tu afán propague, río sin frontera, tu razón, tu verdad!
Vencedor de tanto olvido, memoria de eternidad,
pueblo del tamaño de hombres y mujeres, ¡Aragón, vivirás!
¡Tierra abierta, pueblo grande, Aragón!
¡Patria mía, patria mía, Aragón!

Euskaraz

Denborak ametsen mugaldera eraman gaitu.
Egun berri batek eguzkitik bere hegoak zabaltzen ditu.
Oi ziertzoaren danborrak, zabaldu jada lainoak
eta ahotsa gailurretara igo dadila.
Mendeen joan etorriak bere patua trazatu du
justizia eta askatasunari dei egiten diona.
Zelaiak hozituko dira, beren zeruetara irekiak,
buru berdez, urrezko mordoak
eta bakearen olibondo zimelgaitza.
Aragoiko argi, dorrea haizera, bakardadearen ezkil!
Zure grinak hedatu beza, mugarik gabeko ibai, zure arrazoia, zure egia!
Hainbeste ahazteen garaile, betiereko oroimen,
gizon eta emakumeen tamainako herri, Aragoi, biziko haiz!
Denborak dirdir egiten du;
harria iturburu izan dadin
garaia badator,
geure bizitzak elkarlotzeko
eta ahotsak intonatzeko.
Elurrak lo egiten duen tontor zurietatik
aire urdinak kulunkatzen dituen lautada gorrietara,
zeru argi batek pizten, bekokia uretan duela,
argiz distiratsu bere koroak.
Lehioak ireki ditzagun, gauak abest beza,
eta biziaren erritmoan, maitasunaren gurpilean,
arimak estutuko dira, egunsentitik hartuak.
Itxaropenak distira egin beza, ireki bitez bideak
bihotza bezain nabarra den lurrean.
Aragoiko argi, dorrea haizera, bakandadearen ezkil!
Zure grinak hedatu beza, mugarik gabeko ibai, zure arrazoia, zure egia!
Hainbeste ahazteen garaile, betiereko oroimen,
gizon eta emakumeen tamainako herri, Aragoi, biziko haiz!
Lur irekia, herri handia, Aragoi!
Ene aberri, ene aberri, Aragoi!

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]