El gran Carlemany

Wikipedia, Entziklopedia askea
El gran Carlemany
Jatorria
Argitaratze-data1921
IzenburuaEl gran Carlemany
Ezaugarriak
Hizkuntzakatalana
TonoaSol maior
HitzakJuan Benlloch i Vivó (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaEnric Marfany Bons (en) Itzuli
El gran Carlemany
Izenburua euskarazKarlomagno handia
Beste izendapenakL'himne nacional d'Andorra.
Andorrako ereserki nazionala
HitzakJoan Benlloch, 1907
MusikaMosen Enric Marfany
Onarpen data1921
Multimedia"El gran Carlemany" ereserkia entzuteko sakatu hemen

El gran Carlemany (katalanezko izen horren euskaratzea: Karlomagno handia) Andorrako ereserki nazionala da. Hitzen egilea Urgell udalerriko apezpikua eta Andorrako Joan Benlloch printze-ordea izan zen; aldiz, musikaren konposatzailea jaiotzez Sant Julià de Lòria udalerriko mosen Enric Marfany izan zen.

Ereserkia lehenbiziko aldiz Andorrako Meritxelleko Andre Maria santutegi nazionalean jo zen, bertako jai eguna ospatzeko abagunean, herrialdeko jai nazionala baita. Parada berezi hartarako, santutegia sagaratua izan zen.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katalanez:

El gran Carlemany

El gran Carlemany mon Pare,

dels àrabs em deslliurà.

I del cel vida em donà,

de Meritxell la gran Mare,

Princesa nasquí i Pubilla,

entre dues nacions, neutral.


Sols resto l'única filla,

de l'imperi Carlemany.

Creient i lliure onze segles,

creient i lliure vull ser.

Siguin els furs mos tutors,

I mos Prínceps defensors!

I mos Prínceps defensors!

Euskaraz:

Karlomagno handia

Karlomagno handia nire Aita,

arabiarretatik askatu ninduen.

Eta zerutik bizia eman zidan,

Meritxell Ama handitik,

Printzesa eta Birjina jaio nintzen,

bi herrialde artean, neutral.


Karlomagnoren inperiotik,

gelditzen naizen alaba naiz.

Fededun eta aske hamaika mendez,

Fededun eta aske izan nahi dut.

Foruak nire tutore izan daitezen,

Eta nire Printzeak defendatzaile!

Eta nire Printzeak defendatzaile!

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]