Santa Klara uhartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Santa Klara uharte» orritik birbideratua)
Santa Klara uhartea
San Sebastian from Igeldo.jpg
Datu orokorrak
Garaiera48 m
Azalera0,056 km²
Geografia
Koordenatuak43°19′17″N 1°59′56″W / 43.3214°N 1.9989°W / 43.3214; -1.998943°19′17″N 1°59′56″W / 43.3214°N 1.9989°W / 43.3214; -1.9989
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Euskal Autonomia Erkidegoko eskualdeaDonostialdea
UdalerriaDonostia
Ur-gorputzaKontxako badia

Santa Klara Donostiako badiaren erdian dagoen uharte malkartsu eta luzanga da, 48 metro garai eta 400 metro luze. Hego-mendebalde - ipar-ekialde lerroari jarraitzen dio.

Santa Klara uhartea Donostiako Udalaren jabetzako jabari publikoko ondasuna da. Espainiar Estatuak eman zion jabetza, 1938ko urriaren 31ko dekretu baten bidez.

Egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartean ez da inor bizi. Gailurraren ondoan itsasargi bat dago; jatorrizko eginkizuna galduta, barrualdea hustu zioten, eta 2021az geroztik barnean dauka itsas leize bat irudikatzen duen Hondalea eskultura.[1] Hego-mendebaldeko muturrean, badiaren barrualdera begira dagoen aldean, moila bat du; eta, haren alboan, taberna bat eta hondartza txiki bat, euskal kostalde osoan hegorantz begira dagoen bakarra. Hondartza hori itsasbeheran baizik ez da azaltzen, baina badu sorosle zerbitzua. Udan itsasontzi zerbitzua izaten da, uhartera joan-etorria egiteko. Uhartearen goialdean, bada hainbat zelaitxo, mahaiz horniturik. XVI. mendearen bukaeran, Santa Klarara ekarri zituzten izurri bubonikoak jotako Donostiako gaixoak.

Flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakiaren eraginagatik, bertako landaredia dibertsifikatu egin da, eta orain espezie exotiko ugari bizi dira:

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Klara uhartean —bai eta milaka urtean uharte izandako Urgull mendian ere—, isolamendu geografikoa dela eta, iberiar sugandilaren mota berezi eta endemiko bat dago, Donostiako iberiar sugandila edo Santa Klara uharteko sugandila deiturikoa, balio ekologiko handikoa.[2]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «'Hondalea': naturala eta artifiziala elkartzen diren tokia» Irutxuloko Hitza 2021-06-01 (Noiz kontsultatua: 2021-06-15).
  2. Urgulleko sugandila[Betiko hautsitako esteka], Aranzadi Zientzi Elkartea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia