George Catlett Marshall
George C. Marshall 1946an. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | George Catlett Marshall | |
| Jaio | 1880ko Abenduaren 31n | |
| Hil | 1959ko Urriaren 16sn | |
| Sinadura | ||
George Catlett Marshall (Uniontown, 1880 - Washington, 1959). Estatu Batuetako armadako estatu nagusiaren buru izan zen 1939tik aurrera. Lehen Mundu Gerran gudarosteen buru izan zen, eta Bigarrenean estrategia zehazten aritu zen. Txinan enbaxadore izan zen (1945-1947) eta estatu-idazkari (1947-1949). Europari laguntzeko ekonomia-plana antolatu zuen, bere izenez ezagutzen dena. 1953an Bakearen Nobel saria eman zioten.
Marshall Plana Marshall jeneralak Bigarren Mundu Gerraren ondoren Europa eraberritzeko Europako herrialdeei ekonomia-laguntza emateko plana da. 1948ko apirilaren 16an sinatu zen hitzarmena, eta horren arabera Estatu Batuek 12.000 milioi dolarretako diru-laguntza banatu zuten: Britainia Handiari (% 24), Frantziari (% 20), Alemaniako Errepublika Federal ohiari (% 11) eta Italiari (% 10).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.