Charles Scott Sherrington

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Charles Smart Roy and Charles Scott Sherrington (right), at the door of the Old Pathological Laboratory, Cambridge, 1893
Charles Smart Roy eta Charles Scott Sherrington (eskuinean), Cambridgen, 1893an

Charles Scott Sherrington (Londres, 1857 - Eastbourne, 1952) ingeles fisiologoa izan zen. Londres, Liverpool eta Oxfordeko unibertsitateetan irakasle izan zen. Goi-mailako animalien nerbio-sistema aztertu zuen 50 urtez. Erreflexuak organismo osoaren jarduera gisa aztertu beharrekoak zirela frogatu zuen saiakera baten bidez: gihar-sail bati eragiten zaionean, kontrako eginkizuna duten giharren eginkizuna aldi berean eragotzia geratzen da (Sherringtonen legea). The Integrative Action of the Nervous System (1906, Nerbio-sistemaren eginkizun bateratzailea) liburuan zentzumenen organoak aztertu zituen, eta batez ere erreflexuetan eragina zuten nerbioak. Burmuineko eritasunak, paralisiak eta atrofiak sendatzeko garrantzi handikoak izan ziren haren lanak. Hark sortua da neurona hitza. 1932an, Medikuntzako Nobel saria eman zioten, Edgar Douglas Adrianekin batera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]