Andrea M. Ghez
Andrea Mia Ghez (New York, 1965eko ekainaren 16a) astrofisikari estatubatuarra da, Nobel sariduna eta irakaslea Kaliforniako Unibertsitatean Los Angelesen, Fisika eta Astronomia Sailean[1]. Haren ikerketa Esne Bidearen galaxiaren erdigunean oinarritzen da[2].
2020an, laugarren emakumea izan zen Fisikako Nobel Saria lortzen, eta sariaren erdia Reinhard Genzelekin partekatu zuen (beste erdia Roger Penroseri eman zioten)[1][3]. Ghezi eta Genzeli eman zitzaien Nobel Saria, Esne Bidearen Erdigune Galaktikoan objektu trinko supermasibo bat aurkitzeagatik izan zen, orain zulo beltz gisa ezagutzen dena.[4][5]
Bizitza goiztiarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ghez New Yorken jaio zen[1]. Susanneren (Gayton jaioa) eta Gilbert Ghezen alaba da[6][7]. Aita, herentzia judukoa, Erroman jaio zen, Italian, Tunisiako eta Frankfurteko familia batean, Alemanian[8][9]. Ama North Attleborough-eko (Massachusetts) familia katoliko irlandar batekoa zen[10].
Familia New Yorketik Chicagora joan zen haurra zela, eta Ghez Chicagoko Unibertsitateko Laborategi Eskolara joan zen[11][6]. Apollo programako ilargi-lehorreratzeek Ghez inspiratu zuten lehen emakume astronauta izateko, eta haren amak helburu hori bultzatu zuen teleskopio bat erosiz[12][13]. Bere rol femeninoaren eredu eraginkorrena Bigarren Hezkuntzako kimikako irakaslea izan zen.[14]
Unibertsitatea matematikako graduan hasi zuen, eta gero, fisikara aldatu zen[15]. Massachusettseko Teknologia Institutuko fisikako BS (zientzia diplomatura) bat jaso zuen 1987an[13][16]. Han zegoela, St. Anthony Halleko senitarteko kide zen[17][18]. Gerry Neugebauer-en zuzendaritzapean doktoretza bat jaso zuen Kaliforniako Teknologia Institutuan, 1992an[19].
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ghez-en ikerketak bereizmen espazialeko irudi-teknikak erabiltzen ditu, hala nola optika egokigarriaren sistema Keck teleskopioetan[20], Esne Bidearen erdiko izar-sorkuntza eskualdeak aztertzeko, bai eta Sagittarius A* gure galaxiaren erdiko zulo beltz supermasiboa aztertzeko ere[21]. Izarren arteko zinematika erabiltzen du, Esne Bidearen erdigunetik gertu, eskualde hori ikertzeko zunda gisa[22]. Keck teleskopioen bereizmen handiak[23] hobekuntza nabarmena ekarri zuen Galaxia-erdigunearen zinematikaren lehen azterketa garrantzitsuan, Reinhard Genzizelen taldeak egina[24].
2004an, Ghez hautatu zuten Zientzien Akademia Nazionalerako, eta 2012an Amerikako Filosofia Elkarterako hautatu zuten[25][26]. 2019an, Amerikako Fisika Elkarteko (APS) kide hautatu zuten[27].
Ghez BBC, Discovery Channel eta The History Channel sareek ekoitzitako telebistako dokumental askotan agertu da. 2006an, PBS Nova serieko atal batean agertu zen[28]. “Nire heroia” proiektuak zientzia-heroi izendatu zuen[12]. 2000. urtean, Discover aldizkariak bere eremuetan etorkizun oparoa duten 20 zientzialari estatubatuarretako bat zela esan zion Ghezi[2].
Galaxia-erdiguneko zulo beltza (Sgr A*)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu nagusia: Sagittarius A*
Uhin infragorrien luzeran dagoen Galaxia-erdigunearen irudien bidez, Ghez eta bere lankideak gai izan dira argi ikusgaia blokeatzen duen hauts astunean zehar begiratzeko, Esne Bidearen erdiko irudiak errebelatzeko. 10 metroko irekidura duen W.M. Keck teleskopioari esker eta atmosferako turbulentziak baretzeko optika egokituari esker, Galaxia-erdiguneko irudi horiek oso bereizmen espazial handia dute, eta aukera ematen dute izarren orbitak Sagittarius A* (Sgr A*) zulo beltzaren inguruan jarraitzeko. Galaxia-erdigunean zulo beltza orbitatzen duten izar askoren orbita partzialak behatu dira. S2 izarretako batek orbita eliptiko osoa egin du 1995eko behaketak hasi zirenetik. Beste hamarkada batzuk beharko dira izar horietako batzuen orbita guztiak dokumentatzeko. Neurri horiek erlatibitate orokorraren teoriaren froga bat eman dezakete. 2012ko urrian, bigarren izar bat, S0-102, identifikatu zuen bere taldeak UCLAn, Galaxia-erdigunearen orbitan[29]. Keplerren hirugarren legea erabiliz, Ghez-en taldeak mugimendu orbitala erabili zuen Sgr A*-ren masa 4.1±0.6 milioi eguzki-masa dela erakusteko[30]. Hoberen frogatutako kasuetako bat da Sgr A* zulo beltz supermasiboarena[31][32], honen kokapena den Galaxia-erdigunea ehun aldiz gertuago dagoelako hurrengo zulo beltz supermasiboaren (M31) kokapenarekin alderatuz[33].
2020an Fisikako Nobel Saria eman zioten Roger Penroseri eta Reinhard Genzeli zulo beltzekin lotutako aurkikuntzengatik[4]. Ghezek eta Genzizelek sariaren beste erdia jaso zuten, ziurrenik Esne Bidearen erdiko izarren orbitak zulo beltz supermasibo batek gobernatzen dituela aurkitzeagatik. Ghez izan zen fisikako Nobel saria irabazi zuen laugarren emakumea[34]. Aurretik, Marie Curie (1903), Maria Goeppert Mayer (1963) eta Donna Strickland (2018) izan zituen[3].
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Annie J. Cannon Saria astronomian (1994)[35]
- Packard Fellowship saria(1996)[36]
- Eslobeniako ikerketa-beka saria[37]
- AEBetako Astronomia elkarteko Newton Lacy Pierce saria astronomian (1998)[38]
- AEBetako fisika elkarteko Maria Goeppert-Mayer saria (1999)[39]
- Sackler saria (2004)[40]
- Bikaintasun Akademikoarengatik Fakultateko Urrezko Armarriaren saria (2004)[41]
- Marc Aaronson Memorial Lectureship (2007)
- MacArthur Fellowship (2008)[42]
- Crafoord saria astronomian (2012)[43]
- Suediako Zientzietako Errege-Akademia saria (2012)[44]
- Royal Society Bakerian Medal (2015)[45]
- Oxford Unibertsitateko Zientziatako Doktore Ohoreduna (2019)[46]
- Amerikako Fisika Elkarteko Kide (2019)[27]
- Elected a Legacy Fellow of the American Astronomical Society (2020)[47]
- Fisikako Nobel saria (2020)[4]
Hautatutako argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ghez, Andrea M.; Neugebauer, Gerry; Matthews, K. (1993). "The Multiplicity of T Tauri Stars in the Taurus-Auriga & Ophiuchus-Scorpius Star Forming Regions: A 2.2 micron Imaging Survey"(PDF) Astronomical Journal. 106: 2005–2023. Bibcode: 1997ApJ...490..353G doi: 1086/116782 S2CID 122568990
- Ghez, Andrea M.; White, Russel J.; Simon, M. (1997)."High Spatial Resolution Imaging of Pre-Main Sequence Binary Stars: Resolving the Relationship Between Disks and Close Companions"
- Ghez, Andrea M.; Klein, B. L.; Morris, M.; Becklin, E.E. (1998). "High Proper Motions in the Vicinity of Sgr A*: Evidence for a Massive Central Black Hole". Astrophysical Journal. 509 (2): 678–686. arXiv:astro-ph/9807210 Bibcode: 1998ApJ...509..678G doi: 10.1086/306528 S2CID 18243528
- Ghez, A. M.; Morris, M.; Becklin, E. E.; Tanner, A.; Kremenek, T. (2000). "The Accelerations of Stars Orbiting the Milky Way's Central Black Hole". Nature. 407 (6802): 349–351. arXiv:astro-ph/0009339 Bibcode:2000Natur.407..349G doi:10.1038/35030032 PMID 11014184. S2CID 312384.
- Ghez, A. M.; Duchêne, G.; Matthews, K.; Hornstein, S. D.; Tanner, A.; Larkin, J.; Morris, M.; Becklin, E. E.; S. Salim (January 1, 2003). "The First Measurement of Spectral Lines in a Short-Period Star Bound to the Galaxy's Central Black Hole: A Paradox of Youth". Astrophysical Journal Letters. 586 (2): L127. arXiv:astro-ph/0302299 Bibcode:2003ApJ...586L.127G doi:10.1086/374804 S2CID 11388341.
- Ghez, A. M.; Salim, S.; Weinberg, N. N.; Lu, J. R.; Do, T.; Dunn, J. K.; Matthews, K.; Morris, M. R.; Yelda, S. (December 20, 2008). "Measuring Distance and Properties of the Milky Way's Central Supermassive Black Hole with Stellar Orbits". Astrophysical Journal. 689 (2): 1044–1062. arXiv:0808.2870 Bibcode:2008ApJ...689.1044G doi:10.1086/592738 S2CID 18335611.
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ghez, Andrea Mia; Cohen, Judith Love (2006). You Can Be a Woman Astronomer. Cascade Pass. ISBN 978-1-880599-78-5[18]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Andrea Ghezek bi seme-alaba ditu.[48] Andrea Ghez ohiko igerilaria da UCLAko (Kaliforniako unibertsitateko) Master Igeriketa Taldean.[49][50]
Bere ikuspuntuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Andrea Ghezen motibazioa pasioa da. Bere ustez, pasioz egiten den edozer gauzatan oztopoak agertuko dira. Ghezek hori ikasteko eta bere lana hobetzeko aukera bat bezala ikusten du, beste zientzialarien ikuspuntuak aztertuz. Adibidetzat jartzen du Nobel Saria jaso zuen esperimentua, hasieran atzera bota ziotena. Ideia onartua izan zedin berriro aurkeztu behar izan zuen, bere lana berriz aztertuz, zailtasunei konponbideak emanez eta bere argudioak hobetuz.[51]
Horrez gain, Andrea Ghezen ustez beti izan da garrantzitsua neska eta emakume gazteak zientzia-munduan sartzera motibatzea. Beraz, Nobel Saria irabaztea aukera eta erantzukizun bat izan da hurrengo belaunaldi zientzialariak zientzia-munduan lanean jarrai dezaten motibatzeko. Izan ere, norberaren itxura duen jendea eredutzat izatea, bai eta desberdina dena ere, garrantzitsua dela uste du, honek erakusten baitu badagoela arrakasta izateko aukerarik, eta tokirik baduela batek arlo horretan.[52]
Ikusi gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Ingelesez) «The Nobel Prize in Physics 2020» NobelPrize.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).
- ↑ a b Speed Weed, William. (2000). «20 Young Scientists to Watch» Discover Magazine.
- ↑ a b (Ingelesez) «Facts on the Nobel Prize in Physics» NobelPrize.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).
- ↑ a b c (Ingelesez) Overbye, Dennis; Taylor, Derrick Bryson. (2020-10-06). «Nobel Prize in Physics Awarded to 3 Scientists for Work on Black Holes» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Physics 2020» NobelPrize.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).
- ↑ a b (Ingelesez) Who's who in the West. Marquis-Who's Who. 2004 ISBN 978-0-8379-0935-6. (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).
- ↑ (Ingelesez) Yasuda, Anita. (2015-08-17). Astronomy: Cool Women in Space. Nomad Press ISBN 978-1-61930-327-0. (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).
- ↑ Di Porto, Bruno. (1993). Il tempo e l'idea. .
- ↑ «Gilbert Ghez Obituary (1938 - 2015) - Chicago, IL - Chicago Tribune» Legacy.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).
- ↑ (Ingelesez) «Oral history interview with Susanne Ghez, 2011 Jan. 25-26 | Archives of American Art, Smithsonian Institution» www.aaa.si.edu (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).
- ↑ (Ingelesez) «News Detail - University of Chicago Laboratory Schools» www.ucls.uchicago.edu 2022-06-02 (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).
- ↑ a b «Andrea Mia Ghez» The MY HERO Project (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).
- ↑ a b «Andrea Ghez, Astronomy / UCLA Spotlight» web.archive.org 2008-02-11 (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).
- ↑ (Ingelesez) «Galactic Explorer Andrea Ghez» www.pbs.org 2006-10-31 (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).
- ↑ «Cosmic Matters: Zeroing in on Black Holes» web.archive.org 2011-07-26 (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).
- ↑ web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).
- ↑ St. Anthony Hall. (2022). The Review. .
- ↑ a b «Tau Sister Shares Nobel Prize for Physics - St. Anthony Hall» www.stanthonyhall.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).
- ↑ (Ingelesez) Ghez, Andrea Mia. (1993). The Multiplicity of T Tauri Stars in the Star Forming Regions Taurus-Auriga and Ophiucus-Scorpius: A 2.2 µm Speckle Imaging Survey. California Institute of Technology (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).
- ↑ «BBC - Science & Nature - Horizon - Supermassive Black Holes» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ (Ingelesez) Andrea M. Ghez. 2024-04-18 (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ «Wayback Machine» web.archive.org 2007-08-20 (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ Jensen, Liz. UCLA Galactic Center Group. .
- ↑ Eckart, A.; Genzel, R.. (1996-10-01). «Observations of stellar proper motions near the Galactic Centre» Nature 383: 415–417. doi: . ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ «NAI Newsletter - June 26 Edition» web.archive.org 2004-11-01 (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ «APS Member History» search.amphilsoc.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ a b (Ingelesez) «APS Fellow Archive» www.aps.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ Andrea Ghez cv. , UCLA or..
- ↑ «UCLA astronomers discover star racing around black hole at center of our galaxy / UCLA Newsroom» web.archive.org 2014-03-15 (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ Ghez, A. M.; Salim, S.; Weinberg, N. N.; Lu, J. R.; Do, T.; Dunn, J. K.; Matthews, K.; Morris, M. R. et al.. (2008-12-20). «Measuring Distance and Properties of the Milky Way’s Central Supermassive Black Hole with Stellar Orbits» The Astrophysical Journal 689 (2): 1044–1062. doi: . ISSN 0004-637X. (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ (Ingelesez) Supermassive Black Hole Sagittarius A* - NASA. (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ [www.astro.ucla.edu The Supermassive Black Hole at the Galactic Center. ].
- ↑ «The Galactic Centre: The Flare Activity of SgrA* and High-Resolution Explorations of Dusty Stars1» The Messenger.
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Physics 2020» NobelPrize.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ «AAS — Grants, Prizes and Awards» web.archive.org 2008-02-28 (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ Packard Fellows. University of Virginia.
- ↑ [www.astro.ucla.edu UCLA Galactic Center Group. ].
- ↑ «AAS — Grants, Prizes and Awards» web.archive.org 2008-02-28 (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ (Ingelesez) «Maria Goeppert Mayer Award» www.aps.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ «Honors and Awards Received by IGPP/UCLA Faculty and Research Staff» UCLA.
- ↑ «University of California - UC Newsroom | Astronomer Andrea Ghez awarded Gold Shield prize» web.archive.org 2008-07-09 (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ (Ingelesez) «UCLA astronomer Andrea Ghez named MacArthur Fellow» UCLA (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ «The Crafoord Prize in Mathematics 2012 and The Crafoord Prize in Astronomy 2012 - Crafoordprize» web.archive.org 2012-12-27 (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ «UCLA professors Andrea Ghez, Terence Tao honored by Royal Swedish Academy of Sciences | UCLA» web.archive.org 2018-10-09 (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ (Ingelesez) «Andrea Ghez to receive Royal Society’s Bakerian Medal» UCLA (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ (Ingelesez) «Honorary degree recipients for 2019 announced | University of Oxford» www.ox.ac.uk 2019-03-25 (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ AAS Fellows. .
- ↑ (Ingelesez) «A Search for Knowledge That Led Andrea Ghez to a Nobel Prize» UCLA (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
- ↑ (Ingelesez) Keith, Braden. (2020-10-06). «UCLA Masters Swimmer Andrea Ghez Wins Nobel Prize in Physics» SwimSwam (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
- ↑ «Poster Project, Biographies,» www.math.stonybrook.edu (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
- ↑ (Ingelesez) «Astronomer Andrea Ghez on the responsibility that comes with a Nobel Prize | University of Chicago News» news.uchicago.edu 2020-12-08 (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
- ↑ «Andrea Ghez» www.astro.ucla.edu (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- UCLA Faculty Research Lecture: Unveiling a Black Hole at the Center of the Milky Way[Betiko hautsitako esteka]
- Finkbeiner, Ann (March 20, 2013), "As an early adopter of astronomical technology, Andrea Ghez is revealing secrets about the giant black hole at the Galaxy's centre", Nature, 495 (7441): 296–298, Bibcode:2013Natur.495..296F doi:10.1038/495296a PMID 23518544
- Andrea Ghez at TED