Miguel Ángel Asturias: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
t Kategoria:Enbaxadoreak gehitua HotCat bitartez |
||
10. lerroa: | 10. lerroa: | ||
== Idazlanak == |
== Idazlanak == |
||
[[Fitxategi:Monumento a Miguel Ángel Asturias en los Parques de Palermo.JPG|thumb|<small>Miguel Ángel Asturiasen omenezko monumentua, Tres de Febrero parkean ([[Buenos Aires]], Argentina)</small>.]] |
|||
* ''Leyendas de Guatemala'', [[1930]]; |
* ''Leyendas de Guatemala'', [[1930]]; |
||
* ''El señor Presidente'', [[1946]]; |
* ''El señor Presidente'', [[1946]]; |
||
37. lerroa: | 36. lerroa: | ||
[[Kategoria:Guatemalako idazleak]] |
[[Kategoria:Guatemalako idazleak]] |
||
[[Kategoria:Literaturako Nobel Saridunak]] |
[[Kategoria:Literaturako Nobel Saridunak]] |
||
[[Kategoria:Enbaxadoreak]] |
14:16, 26 abendua 2016ko berrikusketa
Miguel Ángel Asturias Rosales (Guatemalako Hiria, 1899ko urriaren 19a - Madril, Espainia, 1974ko ekainaren 4a) guatemalar idazlea izan zen. Ipuinak eta eleberriak idatzi zituen batez ere, errealismo magikoa izeneko korrontearen barruan. Hombres de maíz da haren libururik ezagunena. 1967an Literaturako Nobel Saria eskuratu zuen, eta hori lortu zuen lehenengo guatemalarra izan zen.
Bizitza eta lanak
Urte batez medikuntza ikasten ibili ondoren, baina 1923an zuzenbidea amaitu zuen. Ondoren Parisa aldatu, eta Sorbonne Unibertsitatean antropologia ikasi zuen[1]. Hiri horretan surrealistekin harremanetan jarri zen, eta 1923-1926 bitartean Erdialdeko Amerikako erlijio eta kulturei buruzko ikasketak egin zituen; ikasketa horien emaitza, Leyendas de Guatemala (1930) idatzi zuen. Kargu diplomatikoak izan zituen 1946tik 1954ra bitartean, eta gero Argentinan bizi izan zen zenbait urtez.
El señor Presidente (1946) izan zen bere lehen eleberri luzea, Manuel Estrada Cabreraren diktaduraren inguruan. Abertzaletasuna, maien mundu mitologikoa eta bere garaiko Guatemalako gizartearen errealitatea nahasirik ageri dira Hombres de maíz (1949) izenburuko eleberrian. Helburu sozialak eta politikoak nagusi dira beste zenbait lanetan, hala nola, Viento fuerte (1950), El papa verde (1954) eta Los ojos de los enterrados (1955) eleberriek osatzen duten trilogian; hiru horietan kolonialismo ekonomikoak ekarritako gaitzak salatzen ditu. Beste obra batzuk: Weekend en Guatemala (1956), Mulata de tal (1963). Poesia ere landu zuen, inspirazioa bere herrialdeko gaietatik hartuz: Sien de alondra (1949), Ejercicios poéticos en forma de soneto sobre temas de Horacio (1951), Torotumbo (1966).
1966an Parisen Guatemalako enbaxadore zela, Lenin Bake Saria jaso zuen, eta hurrengo urtean, 1967an, Literaturako Nobel Saria.
Idazlanak
- Leyendas de Guatemala, 1930;
- El señor Presidente, 1946;
- Hombres de maíz, 1949;
- Viento fuerte, 1950;
- El Papa verde, 1954;
- Los ojos de los enterrados, 1960;
- El alhajadito, 1961;
- El espejo de Lida Sal, 1967;
- Mulata de tal, 1963;
- Malandrón, 1969;
- Viernes de Dolores, 1972.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ José ELÍAS: Guatemala ‘olvida’ a Miguel Ángel Asturias Cultura.elpais.com
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miguel Ángel Asturias |
- Euskarari ekarriak: Miguel Angel Asturias Ekarriak.armiarma.com
- Miguel Angel Asturias Literaturaguatemalteca.org