Jean-Marie Gustave Le Clézio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean-Marie Gustave Le Clezio» orritik birbideratua)
Jean-Marie Gustave Le Clézio
Jean-Marie Gustave Le Clézio-press conference Dec 06th, 2008-2.jpg
(2008)
Bizitza
JaiotzaNiza1940ko apirilaren 13a (81 urte)
Herrialdea Frantzia
 Maurizio
Lehen hizkuntzafrantsesa
Hezkuntza
HeziketaBristolgo Unibertsitatea
University of Nice Sophia Antipolis (en) Itzuli
Aix-Marseillako Unibertsitatea
University of Provence - Aix-Marseille I (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
gaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea, eleberrigilea, saiakeragilea, haur literatura idazlea, kazetaria eta unibertsitateko irakaslea
Lan nabarmenakLe Procès-Verbal (en) Itzuli
Basamortua
Jasotako sariak
MugimenduaNouveau romana
Genero artistikoaeleberria
IMDB: nm0494188 Edit the value on Wikidata

Jean-Marie Gustave Le Clézio (Niza, Frantzia, 1940ko apirilaren 13a) frantsesezko idazlea da, batez ere eleberriak egin dituena. Jaiotzatiko frantses herritartasunaz gainera, Maurizioko Errepublikakoa ere badu. Aipagarriak dira egin dituen bidaiak eta amerindiar kulturek harengan izandako eragina. 2008an Literaturako Nobel Saria eman zioten.

Bizitza eta obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Le Procès-Verbal (1963) lanarekin egin zen ospetsu. Lan horri esker, Théophraste-Renaudot saria irabazi zuen, eta kritikariak errealismo berria aipatzen hasi ziren. Nouveau roman joerak ez bezala idazketa naturala du, eta mundu tragiko baten aurrean sortzen den izu txikiena ere adierazten du, sentiberatasun handiz. Ezaugarri horiek nabarmenak dira lan hauetan: La Fièvre (1965, Sukarra), Le Déluge (1966, Uholdea), Terra amata (1967), Le Livre des fuites (1969, Ihesien liburua), La Guerre (1970, Gerra) eta Les Géants (1973, Erraldoiak).

L'Extase matérielle (1967, Estasi materiala) saiakera lanean Le Cléziok bere pentsaera estetiko-filosofikoak azaldu zituen, eta bere lanaren aldaketa ezagutarazi. Aldaketa hori nabarmen ikusi zen Voyages de l'autre côté (1975, Beste alderdiko bidaiak) lanean. Jakintza, amets eta lasaitasunezko mundu bat erakusten du, sinpletasun handiko prosaz azaldua.

Erdialdeko Amerikako indiarrekin egindako egonaldiak (1988, Le Rêve mexicain) eta Afrikako mitologian (1991, Onitsha) oinarrituta gaiak landu zituen garai horretan. Horren erakusgarri dira Mondo et autres histoires (1978, Mondo eta beste istorioak), Trois Villes saintes (1980, Hiru hiri santu), maien zibilizazioan oinarritua, eta La Ronde et autres faits divers (1982, Erronda eta beste gertakizun batzuk) lanak. Désert (1980, Basamortua) eleberriari dagokionez, hiriko bizimodu nahasira eramaten duten tuareg gazte baten drama azaltzen du.

Horiez gainera, lan aipagarriak ditu: Le Chercheur d'or (1985, Urre bilatzailea), Printemps et autres saisons (1989, Udaberria eta beste urtaroak), Étoile errante (1992, Izar ibiltaria), Hasard (1999, Zoria).

Literaturako Nobel Saria eman zioten 2008an.

Idazlanen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean-Marie Gustave Le Clézio Aldatu lotura Wikidatan