Mikhail Xolokhov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikhail Alexandrovitx Sholokhov» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Mikhail Xolokhov
Sholokhov-1938.jpg
SESBeko Sobiet Goreneko kidea

Bizitza
Jaiotza Kruzhilin1905eko maiatzaren 11
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Heriotza Vyoshenskaya1984ko otsailaren 21a (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak errusiera
Lanbidea
Lanbidea idazlea, eleberrigilea, gidoilaria eta poeta
Lan nabarmenak Fate of a Man
And Quiet Flows the Don
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza USSR Union of Writers
Serbian Academy of Sciences and Arts
Zientzien Errusiar Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala
Genero artistikoa eleberria
Ipuina
ocherka
Gradua koronel
Sinesmenak
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
IMDb nm0794804
www.mikhailsholohov.ru/
Sholokhov Signature.jpg

Mikhail Alexandrovitx Xolokhov (errusieraz: Михаи́л Алекса́ндрович Шо́лохов; Kruzhilin, Vexenskaia, Errusiar Inperioa, 1905eko maiatzaren 24a - Vexenskaia, Sobietar Batasuna, 1984ko otsailaren 21a) errusierazko idazlea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazari-familia bateko semea zen. 1920an, Armada Gorrian sartu zen. Bi urtez Moskun izan ondoren, 1924an, jaioterrira itzuli zen. 1926an, Donskie Rasskazi (Don ibaiko ipuinak, Olga Martinez de Marigortak eta Roberto Serranok euskaratua) kontakizun-bilduma argitaratu zuen arrakasta handiz. Gizakiaren eta izadiaren arteko harremanak islatu zituen obra horretan.

1940an, ospe handia lortu zuen eleberria kaleratu zuen: Tikhii Don (1928-1940, Don barea). Obra handi horretan, berriz, kosakoen eta gobernu zentralaren arteko liskarrak aztertu zituen. 1941. urtean Stalin saria jaso zuen obra horrengatik. Errusiako gaur egungo historia aztertu zuen ondorengo lanetan: Podniataia tselina (1932-1960, Luberriak) eta Oui Srazhalis za rodinu (1942, Aberriaren alde borrokatu ziren). 1961ean, Alderdi Komunistako batzorde zentraleko kide egin zuten, eta lau urte geroago Literaturako Nobel saria eskuratu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikhail Xolokhov Aldatu lotura Wikidatan