Pieter Zeeman
Itxura
Pieter Zeeman (Zonnemaire, Zeelanda, 1865eko maiatzaren 25a - Amsterdam, 1943ko urriaren 9a) holandar fisikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leidengo eta Amsterdamgo unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Optika eta astrofisikako alorrak landu zituen, batez ere. Zeemanek 1896an bere izena daraman efektua aurkitu zuen, Zeeman efektua; efektu hori da elektroiaren spinaren teoriaren oinarrietako bat. Ikerketa batzuk egin zituen Doppler-Fizeau efektuari buruz, eta haien arabera, Einsteinen erlatibitatearen teoria bermatu zuten. 1902an, Fisikako Nobel saria jaso zuen, J.H. Lorentzekin batera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]