Edukira joan

Falklandak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Falkland Uharteak» orritik birbideratua)
Falklandak
Ereserkia: God Save the King

Falkland uharteetako bandera

Falkland uharteetako armarria
Geografia
HiriburuaPort Stanley
51°41′38″S 57°50′58″W
Azalera12.200 km²
KontinenteaHego Amerika
Mugakideakbaliorik ez
Administrazioa
Erresuma Batuko monarka eta Falklandeko gobernadoreaCharles III.a Erresuma Batukoa
Demografia
Biztanleria4.550
Dentsitatea0,37 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ekonomia
Historia
Sorrera data: 1833ko urtarrilaren 3a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+500
ISO 3166-1 alpha-2FK
ISO 3166-1 alpha-3FLK
Ordu eremua
Elektrizitatea240 V. 50 Hz.BS 1363 (en) Itzuli
Internet domeinua.fk
falklands.gov.fk

Falklandak edo Malvinak[1] (ingelesez: Falkland Islands, ˈfɔː(l)klənd,_ˈfɒlk- ahoskatua; gaztelaniaz: Islas Malvinas, ˈislas malˈβinas ahoskatua) Hego Atlantikoan dauden uharte batzuk dira, Argentinako kostaldetik (Santa Cruz probintzia) 483 kilometrora. Uharte haiek administratiboki Britainia Handikoak dira, haren "itsasoz haraindiko lurralde burujabea" zehazki. 1982an, Falklandetako Gerra gertatu zen, uharteetako historian izandako gertakaririk aipagarriena.

Artxipelagoaren gaztelaniazko toponimoa, «Malvinak», Îles Malouinesetik dator, hau da, frantsesez duen izenetik. Uharteak 1764an kolonizatu zituzten Saint Maloko nabigatzaile eta merkatari frantsesek, eta haiengatik dator Malouines edo malotar gentilizioa.[2]

Malvina uharteen ingelesezko toponimoa «Falklandak» da, Falklandetako itsasartetik eratorria, bi uharte nagusiak banatzen dituen kanalari eman zioten ingelesezko izena. 1690ean, John Strongek izen hori eman zion, Anthony Cary Falklandeko bosgarren bizkondearen omenez.[3]

Uharteek 12.173 km²-ko azalera dute, eta 2003an 2.967 biztanle (0,24 bizt./km²).

Mendebaldeko Falkland eta Ekialdeko Falkland dira uharte nagusiak, eta beste 700 uharte txiki ere badira. Stanley da hiriburua eta hiri nagusia; Ekialdeko Falklanden dago, eta 1.500 biztanle ditu.

Mendirik altuena Usborne mendia da (705 m), eta Ekialdeko Falklanden dago.

Hego Atlantikoko ur hotzez inguraturik, Falklandek klima ozeaniko azpiartikoa dute (Köppen sailkapena: Cfc), ozeanoaren eragin handia duena, urteko tenperaturen hedadura baxuak erakusten duen bezala. Batez besteko tenperatura maximoa 13 °C da urtarrilean eta 4 °C uztailean. Urteko batez besteko plubiometria 573,6 milimetrokoa da, eta Malvinetako mendebaldeko zatia, oro har, hezeagoa da.[4] Hezetasuna handia da, eta haizeak nahiko indartsuak. Elurra arraroa da, baina urteko edozein unetan gerta daiteke. Ekaitzak ohikoak dira, bereziki neguan.[5]

    Datu klimatikoak (Port Stanley, 1961-1990)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 24 23 21 17 14 11 10 11 15 18 22 22 24
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 14.1 14.0 12.8 10.3 7.4 5.6 5.1 6.0 7.7 9.9 11.9 13.4 9.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 9.6 9.7 8.6 6.5 4.0 2.5 2.0 2.5 3.8 5.7 7.3 8.8 5.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 5.1 5.4 4.5 2.7 0.7 -0.5 -1.2 -1.0 -0.2 1.5 2.7 4.4 2.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -1 -1 -3 -6 -7 -11 -9 -11 -11 -6 -3 -2 -11
Pilatutako prezipitazioa (mm) 63 45 52 50 48 45 41 38 34 36 39 52 544
Euri egunak (≥ 1 mm) 17 12 15 14 15 13 13 13 12 11 12 15 162
Hezetasuna (%) 78 79 83 87 88 89 90 87 84 80 74 76 82.9
Iturria: Climatic Research Unit, University of East Anglia[6]

Historia kronologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Port Stanley hiriburua.

Administrazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charles III.a Erresuma Batukoak Falklandetako itsasoz haraindiko lurralde britainiarraren botere exekutiboa du, eta gobernadorearen esku uzten du bere boterea. Lurraldeak, gainera, gobernuburu bat, biltzar legegile bat, justizia-gorte goren bat eta magistratu-gorte bat ditu.

Gobernua

Itsasoz haraindiko lurralde britainiarreko Botere Exekutiboa Erresuma Batuko Koroan datza, eta, tokian tokiko, gobernadore batek ordezkatzen du. Gobernadore horrek «Maiestatearen izenean» eta «Maiestatearen ordezkari gisa» jarduten du, de facto Estatuko buru gisa, errege britainiarra ez dagoenean. Gobernadorea erregeak izendatzen du, Erresuma Batuko Kanpo Arazoetako Estatu Idazkariaren eta Nazioen Mankomunitatearen aholkularitzarekin.[8]

Gobernadoreak agintaritza betearazlea erabiltzen du uharteetan, baina Kontseilu Betearazlearen instrukzioan bakarrik jardun dezake (edo Estatu Idazkari britainiarrak, salbuespenezko kasu batzuetan).

Kontseilu Betearazlea

Urtero, Biltzar Legegileak hiru kide aukeratzen ditu Kontseilu Betearazlerako. Kontseiluak bi kide ex officio ere baditu (gobernuburua eta Finantzetako zuzendaria). Malvina Uharteetako Britainiar Indarren komandante buruak eta fiskal nagusiak bileretara joan eta edozein gairi buruz hitz egin dezakete, baina ezin dute bozkatu. Bilerak hilean behin egiten dira, baina edozein unetan gerta daitezke.

Gobernuburua Kontseilu Betearazleak aukeratuko du, eta Malvina Uharteetako Administrazio Publikoko buru gisa jardungo du.

Batzar Legegilea

Botere legegilea ganbera bakarreko Biltzar Legegilea da. Hauteskunde orokorrak gutxienez lau urtean behin egin behar dira, eta uharteek Biltzar Legegileko zortzi kide aukeratuko dituzte (Stanleyko bost eta Campeko hiru). Biltzar Legegilea sufragio unibertsalaren bidez aukeratzen da, hautaketaren egunean 18 urte edo gehiago dituztenentzat, britainiar, irlandar edo Commonwealtheko herritarrak izan eta uharteetan zazpi urtez bizi izan direnentzat. Batzarreko bi kide ex officio ere badaude (Gobernuburua eta Finantza zuzendaria). Gobernadoreak Batzarrak egindako lege bat baliogabetu dezake, baina soilik Kanpo Arazoetako Estatu Idazkari britainiarraren baimenarekin.

2009ra arte, Konstituzio berria indarrean sartu eta Biltzar Legegilea sortu zen arte, uharteetako legegilea Kontseilu Legegilea izan zen, XIX. mendetik existitzen zena.

Malvinetako aktibitate nagusiak arrantza eta nekazaritza dira. Arrantzak BPGaren % 40 da eta zerga bilketaren % 60 osatzen du.[9] Lehengaien erreserba handiak baina oraindik ustiatu gabeak (10.000 eta 140.000 milioi euro artekoak) beren lurraldeko itsas hondoetan egongo lirateke.[10] Malvinetako uharteen eta Europar Batasunaren arteko harremanei dagokienez, artxipelagoko esportazioen % 90 Europara egiten dira. Litekeena da kopuru hori Brexitarekin eboluzionatzea.[11]

Erabiltzen den moneta Falklandetako libera da, libera esterlinaren balio bera duena. Billeteak eta txanponak libra esterlinetan egiten dituzte, eta uhartedian trukatzen dira bertako txanponekin. Malvinek ere beren txanponak eta beren zigiluak igortzen dituzte, uhartedirako diru iturri gehigarri txiki bat osatuz.

Turisten goi-denboraldia urrian izaten da, eta apirilaren hasierara arte itsasoz heltzen dira turistak, dela gurutzaontzi turistikoetan, dela belaontzietan. Inguruko badietara eta Pembroke edo San Felipe lurmuturrera ere txangoak egiten dira, bertan pinguinoak hazten direlako.

Lurreko txangoetarako, autobus txiki lur orotako ibilgailuen zerbitzuak eskaintzen dira tokiko bidaia-agentzietan. Hegazkin txikiak eta belaontziak ere kontrata daitezke, gertu dauden uharteetara joateko. Noizean behin, hiriburura ere iristen dira gurutzaontziak.[12] Gaur egun, Malvinas uharteek hainbat hotel dituzte, hala nola Malvina House Hotel izenekoa, taberna ugari, pubak, tartean Stanleyko "The Narrows Bar", kafetegiak eta jatetxeak.

RAF Mount Pleasant, aireportu nagusia eta base militarra.

RAF Mount Pleasant aireportua, Port Stanleyn, uharteetara iristeko puntu nagusia da. Hala Erresuma Batuko Aire Armadak nola Txileko LATAM airelineek kudeatzen dituzte hegaldiak.

Hegazti harraparien artean, Kidney edo Celebroña uhartean gabai handia (Puffinus gravis) aurkitzen da, bertan eta Tristan da Cunha artxipelagoko hiru uharteetako endemismoa dena.[13] Malvinek, halaber, albatros bekaindunak (Thalassarche melanophris) eta munduko 18 pinguino-espezieetatik bost hartzen dituzte, horien artean pinguino erregeen koloniak.

40 bat irla txikitan arratoi-hiltze programa bat egin da ekosistema egonkortzeko, karraskariek lehendik zeuden espezieen habitata suntsitzen baitzuten.

Falklandetako biztanle gehienak homogeneoak dira, eta 1833tik aurrera lurraldean finkatu ziren etorkin eskoziar eta galestarren ondorengoak dira batez ere. Malvinetan jaiotako populazioa ingeles eta frantsesen, gibraltardarren, eskandinaviarren eta hegoamerikarren ondorengoak ere bada. 2016ko erroldaren arabera, egoiliarren % 43 artxipelagoan jaio ziren, eta atzerrian jaiotakoak bertako kulturarekin parekatu ziren gehienbat. Bizileku-eskubidearen legezko terminoa "uharteetakoa izatea" da.[14] 1983an, britainiar hiritartasun osoa eman zitzaien Malvina uharteetako uharteei, britainiar nazionalitatearen legeari (Falklandak) jarraiki.

Populazioak nabarmen egin zuen behera XX. mendean. Izan ere, uharteetako gazte asko atzerrira joan ziren hezkuntza bila, bizimodu modernoaren bila eta enplegu-aukera hobeen bila, bereziki Southampton hiri britainiarrera, uharteetan "Ipar Stanley" ezizena hartu baitzuen. Azken urteotan, uharteetako biztanleriaren beherakada murriztu egin da, Erresuma Batuko, Santa Helenako eta Txileko etorkinei esker. 2012ko erroldan, herritar gehienek "Falkland Islander" nazionalitatea adierazi zuten ( % 59), ondoren britainiarrak ( % 29), Santa Helena ( % 9,8) eta txiletarrak ( % 5,4). Argentinar gutxi batzuk ere uharteetan bizi dira.[15]

Uharteetako biztanleria nagusiki kristaua da, eta bertako izen nagusiak Ingalaterrako Eliza, Eliza katolikoa, Eliza Aske Batua eta luterotarrak dira. 2006ko erroldan uhartetar gehienak kristau gisa identifikatu ziren ( % 67,2), eta ondoren, erantzuteari uko egin ziotenak edo inolako erlijio-afiliaziorik ez zutenak ( % 31,5). Gainerako ehuneko 1,3 (39 pertsona) beste kredo batzuen jarraitzaileak ziren.[14]

Falklandetako Parrokia Anglikanoa Komunio Anglikanoaren probintziaz kanpoko eliza da. Falklandetako gurtza anglikanoko leku nagusia Stanleyko Kristoren Elizaren Katedrala da. Protestantea ez den denominazio nagusia katolikoak dira, Malvinetan populazio osoaren % 10 osatzen baitute. Uharteetan ez dago elizbarrutirik, baizik eta prefektura apostoliko bat osatzen dute, 1952ko urtarrilean eraikia. Stanleyko Ross Road-eko Santa Maria eliza katolikoa da Falklandetako eliza katoliko bakarra. Stanleytik kanpo, Eukaristia RAFeko Mount Pleasant basean egiten dute.[16]

Malvinetako hizkuntza ofiziala ingelesa da, biztanleen % 89k hitz egiten dute 2006ko erroldaren arabera. Espainiera, berriz, uharteetako biztanleen % 9k ezagutzen dute.[17]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. Caillet-Bois, 1982, 85 or.; Goebel, 1983, 256 or..
  3. Freedman 2005, 3 orr. .
  4. (Ingelesez) .
  5. (Ingelesez) BBC. Weather Centre - World Weather - Country Guides - Falkland Islands. .
  6. Falkland Islands Climate. Climatic Research Unit, University of East Anglia.
  7. «182», Berria, 2015-01-04
  8. The Falkland Islands Constitution Order 2008 - art. 23
  9. (Frantsesez) «Les pêcheurs et les pingouins [sic des îles Malouines victimes du Brexit»] Franceinfo 2020-12-28.
  10. (Frantsesez) «"Referend'Oil" aux Malouines: ce que cache le référendum» LExpress 2013-03-13.
  11. (Frantsesez) «Les îles Malouines, grandes perdantes du Brexit» LExpress.fr 2021-01-16.
  12. About Stanley
  13. J. Del Hoyo, A. Elliott & J. Sargatal, Handbook of the Birds of the World, vol. 1 : « Ostrich to Ducks ». ICBP, Lynx Edicions, Bartzelona, 1992, 696 p.
  14. a b (Ingelesez) Falkland Islands Census Statistics, 2006. .
  15. (Ingelesez) «Falklands Referendum: Voters from many countries around the world voted Yes» MercoPress.
  16. (Ingelesez) «Visit The Falkland Islands | Falklands» falklandislands.com.
  17. (Ingelesez) «UNdata | record view | Population by language, sex and urban/rural residence» data.un.org.
  • Caillet-Bois, Ricardo. (1982). Una tierra argentina. Las Islas Malvinas. Ensayo basado sobre una documentación nueva y desconocida. Peuser.
  • Freedman, Lawrence. (2005). The Official History of the Falklands Campaing. in: Whitehall Histories: Government Official History Series. I Routledge ISBN 0-7146-5206-7..
  • Goebel, Julius. (1983). La pugna por las islas Malvinas - Un estudio de la historia legal y diplomática. Yale University Press.
  • O’Brien Castro, Monia; Berbéri, Carine, eds. 30 Years After: Issues and Representations of the Falklands War. Ashgate Publishing ISBN 9781472425027..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina Uharte Estatubatuarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)