Joseph Murray

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Joseph Edward Murray (Milford, 1919ko apirilaren 1a - Boston, 2012ko azaroaren 26a) estatubatuar sendagilea izan zen. Worcesterreko Holy Cross Collegen (Massachusetts) ikasi zuen medikuntza eta, ondoren, Rockfordeko Unibertsitatean eta Bostongo Peter Brigham Ospitalean organoen transplanteari buruzko ikerketak egin zituen. 1970ean, Harvard Unibertsitateko Medikuntza Eskolako irakasle izan zen. Bigarren Mundu Gerran, gudarosteetako ospitaleetako laguntzaile izan zen. Ikerketa ugari egin zituen organoen transplantearen inguruan zakurrekin, eta immunologia-sistemen berrikuntza aztertu zuen aldi berean. Murrayren azterketak oso garrantzitsuak izan dira burmuinaren transplanteetan aurrera egiteko. Horregatik guztiagatik, Medikuntzako Nobel saria irabazi zuen 1990ean, Edward Donall Thomasekin batera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]