Max Delbruck
Wikipedia(e)tik
Max Delbruck Estatubatuar biologoa (Berlin, 1906 - Pasadena, 1981). Alemanian jaio zen, baina 1945ean estatubatuar herritartasuna lortu zuen. Gottingengo Unibertsitatean ikasi zuen, eta hogeita hamar urte zituela, Estatu Batuetara alde egin zuen. 1969an Medikuntzako Nobel Saria irabazi zuen, Alfred Hershey eta Salvador Luriarekin batera, bakteriofagoei buruz egindako lanengatik. Bere lanetan bakteriofagoen funtzio genetikoaz arduratu zen gehienbat, eta gainerako zientzialariei DNAren egitura eta garrantzia aurkitzeko bideak ireki zizkien.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.