George Davis Snell
Wikipedia(e)tik
George_Davis_Snell Estatu Batuetako biologoa (Bradford, Massachusetts, 1903 - Maine, 1996). Immunologia eta genetika aztertu zituen batez ere. Bere azterketen emaitza nagusia H-2 gene konplexuaren aurkikuntza izan zen. Lan horregatik Medikuntza eta Fisiologiako Nobel saria lortu zuen 1980an, Benacerraf eta Daussetekin batera.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.