Erwin Neher
Wikipedia(e)tik
Erwin Neher alemaniar sendagile eta biofisikaria da (Landsberg, 1944). Biokimikako ikasketak egin zituen Munichen eta Winsconsinen (Estatu Batuak). Bere ikerlanak psikobiologiaren eremura zuzendu zituen. 1968an, Municheko Max Planck Institutuan hasi zen lanean. 1991n, Medikuntza eta Fisiologiako Nobel saria irabazi zuen, Bert Sakmannekin batera, zelularen mikrokosmosa ikertzeko teknika berriak garatu izanagatik.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.