Edmond Henri Fischer

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Edmond Henri Fischer (Shanghai, Txina, 1920) estatubatuar biokimikaria da. Zazpi urte zituela, gurasoek Suitzara bidali zuten ikastera. Genevako Unibertsitatean egin zuen kimikako doktoregoa. 1953tik aurrera, Edwin Krebsekin lan egin zuen Washingtongo Unibertsitatean. 1992an, Medikuntzako Nobel saria jaso zuen Krebsekin batera, zelularen oinarrizko mekanismoei buruz 1950eko hamarkadan egin zituzten aurkikuntzengatik eta, batez ere, proteinen fosforilazioari buruzko ikerketengatik, garrantzi handikoak baitira minbiziaren eta beste gaixotasun batzuen aurkako borrokan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]