Ferid Murad

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ferid Murad

Ferid Murad (Whiting, Indiana, AEB, 1936 -) estatubatuar sendagilea da.

[aldatu] Biografia

1971n, Virginiako unibertsitateko Ikerketa Klinikoko zentroko zuzendari izendatu zuten, eta 1981 arte egon zen kargu horretan. 1973tik 1981era, Charlottesvilleko (Virginia) Barne Medikuntzako departamentuko farmakologia-alorreko zuzendaria izan zen.

Nitroglizerinaren eta beste gai hodi-zabaltzaileen jokabidea aztertu zuen Muradek, eta 1977an aurkitu zuen gai horiek lotura zuzena zutela oxido nitrikoarekin. 1998an, Medikuntza eta Fisiologiako Nobel saria irabazi zuen Robert F. Furchgott eta Louis J. Ignarrorekin batera, oxido nitrikoaren inguruko aurkikuntzengatik.


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak