Françoise Barré Sinoussi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Françoise Barré Sinoussi

Bizitza
JaiotzaParisko 19. barrutia eta Paris1947ko uztailaren 30a (76 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, birologoa, directeur de recherche (en) Itzuli, unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Institut national de la santé et de la recherche médicale
Pasteur Institutua  (1988 -
Jasotako sariak
KidetzaFrantziako Zientzien Akademia
European Molecular Biology Organization (en) Itzuli
Reial Acadèmia de Medicina de Catalunya (en) Itzuli

Françoise Barré-Sinoussi (Paris, Frantzia, 1947ko uztailaren 30a) zientzialaria da, birologian aditua. 2008 urteko Medikuntzako Nobel Sariaren irabazlea izan zen, Luc Montagnier eta Harald zur Hausenekin batera.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko hamarkadaren hasieran, Parisko Pasteur Institutura batu zen. Zientzietan, biokimikan, doktoratu zen 1974an, eta 25 urte zituenetik ikertzaile bezala egiten du lan Parisko Pasteur Institutuan. Bere erretrobirologiako lorpenak 1983tik ezagutzen dira, Science aldizkarian argitaratutako txosten bategatik. Bertan, GIB erretrobirusaren aurkikuntza azaltzen zuen, horixe izanik HIESA eragiten duen erretrobirusa.

HIESak gehien jotako herrialdeetan bidaiak egin ditu, arlo horretan gehien behar duten herrialdeei lagundu ahal izateko, diagnostikoa hobetu eta hau kontrolatu ahal izateko.

2008an Fisiologia eta Medikuntza Nobel Saria irabazi zuen Luc Montagnier eta Harald zur Hausenekin batera 1983an egin zuten HIESaren aurkikuntzagatik.[1]

2012-2014 urte bitartean IAS - HIESaren Nazioarteko Elkarteko lehendakaria izan zen. 2012an HIESaren aurkako Nazioarteko XIX. Konferentziaren amaieran izendatu zuten lehendakari,[2] eta bi urtez egon zen karguan, 2014ko HIESaren aurkako Nazioarteko XX. Konferentziaren burua izanik.[3][4]

Gaur egun, Pasteur institutuko Infekzio Erretrobiralen Unitateko zuzendaria da. Horretaz gain, HIESaren Gobernu Kontseiluko Elkarte Internazionaleko kide da. 200 publikazio baino gehiago burutu ditu jada, eta beste hainbeste artikulu zientifiko, gainera, konferentzia eta kongresu askotan hartzen du parte. Egungo ikerketak birusaren eramaileetan zentratzen ditu, eramaile baina gaixotasuna garatu gabe dutenetan.

Sariak eta Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dozenaka sari jaso ditu, besteak beste:[5]

  • 2016an Ohorezko Legioko Gurutze Handia jaso zuen
  • 2015ean honoris causa doktorea Kwazulu Natal Unibertsitatean (Hegoaldeko Afrika)
  • 2014an Pharmacy National Academy-ko kidea izendatu zuten
  • 2014an honoris causa doktorea Hegoaldeko Gales Berriko Unibertsitatean, Lausanako Unibertsitatean (EPLF), Peruko Cayetano Heredia Unibertsitatean eta Norvegiako Bergen Unibertsitatean.
  • 2013an honoris causa doktorea Argentinako Cordoba Unibertsitatean
  • 2009an Frantziako Zientzia Akademiaren kide izendatu zuten[6]
  • 2008an Fisiologia eta Medikuntza Nobel Saria HIESaren aurkikuntzagatik
  • 2001ean HIESaren Nazioarteko Elkartearen saria
  • 1993an King Faisal Fundazioaren Saria[7]
  • 1986an Europako Zientziaren sustapenerako Korber Fundazioaren Saria[7]
  • 1985ean Sovac Saria[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) CSIC. (2019-02-18). «Françoise Barré-Sinoussi» Consejo Superior de Investigaciones Científicas (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).
  2. (Gaztelaniaz) García, Carolina. (2012-07-28). «Objetivo, más tratamiento contra el sida» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).
  3. (Gaztelaniaz) «Concluyó la Conferencia sobre Sida con un llamado a ampliar el acceso a tratamiento» Noticias ONU 2014-07-25 (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).
  4. (Gaztelaniaz) «La Conferencia Internacional Francófona sobre el VIH y la hepatitis comienza en Montpellier» www.unaids.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).
  5. «Prof. Françoise Barré-Sinoussi - AcademiaNet» www.academia-net.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).
  6. «Françoise Barré-Sinoussi | Liste des membres de l'Académie des sciences / B | Listes par ordre alphabétique | Listes des membres | Membres | Nous connaître» www.academie-sciences.fr (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).
  7. a b c (Ingelesez) «Nobel Prize in Medicine 2008 awarded to Professors Françoise Barré-Sinoussi and Luc Montagnier» Institut Pasteur 2014-01-23 (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]