Nikolaas Tinbergen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1978ko irudia

Nikolaas "Niko" Tinbergen (Haga, 1907ko apirilaren 15a  - Oxford, 1988ko abenduaren 21a ) herbeheretar etologoa zen. Zoologiako ikasketak egin zituen, Leidengo Unibertsitatean. Gero, Zoologia Esperimentaleko irakasle izan zen unibertsitate hartan bertan. 1947an Oxforden izan zen, hango Unibertsitatean lan egin zuen eta hango irakasle izan zen; Animalien Portaeraren Ikerketa saileko arduradun izan zen. Animalien jokabideari buruzko lanak egin zituen han, aske zeuden eta laborategian zeuden animalien portaera desberdintasunak aztertzeko. Artikoko azeriak, itsas hegaztiak, itsas otsoak, barraskiloak eta liztorrak aztertu zituen, besteak beste. Animalien portaeraren ikaskuntza eta gizakien sena, autismoa eta oldarkortasuna aztertu zituen, besteak beste.

1973an Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria jaso zuen, Konrad Lorenz eta Karl von Frischekin batera. Lanik aipagarrienak: The Study of Instinct (1951, Senaren azterketa) eta The Animal in Its World. Field Studies (1932-1972).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nikolaas Tinbergen Aldatu lotura Wikidatan