Edward Doisy
Wikipedia(e)tik
Edward Doisy Estatu Batuetako biokimikaria izan zen (Hume, Illinois, 1893 - Saint Louis, Missouri, 1986). Washingtongo (1919) eta San Luisko (1923) unibertsitateetako biokimika-irakaslea izan zen. Sexu-hormonez arduratu zen, Estatu Batuetako Edgar Allen biokimikariarekin. K bitamina bakartu zuen 1939an. Aurkikuntza hori dela eta, Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen 1943an, Henrik Carl Peter Dam biokimikari daniarrarekin batera.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.