Julius Axelrod

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Julius Axelrod

Estatubatuar biokimikaria (New York, 1912 - Rockville, 2004). Garrantzi handiko aurkikuntzak egin zituen nerbio-bulkadaren igorpenari buruz, eta Nobel saria jaso zuen horregatik. Hamabost urtez industria kimikoko ikertzaile gisa lan egin zuen. 1955ean, National Institute for Medicine and Healtheko Farmakologia saileko buru egin zuten. Nerbio-bulkadari buruzko ikerketak egin zituen, mekanismo sinaptikoaren ezagutza sakondu zuen, eta noradrenalina eta beste zenbait gai aztertuz, guruin pinealean, hormonen metabolismoan parte hartzen duten entzimak aurkitu zituen. Efedrina, anfetamina eta metanfetamina alkaloideak aztertu zituen, eta untxien gibelean lehendabiziko biak katabolizatzen dituen entzima bat aurkitu zuen. 1970ean, Medikuntzako Nobel saria eman zioten, nerbio-bulkadaren transmisioari, eta sinapsi kolinergikoan azetilkolinak gai neurotransmisore gisa izan dezakeen paperari buruz egin zituen ekarpenengatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Julius Axelrod Aldatu lotura Wikidatan