Rosalyn Yalow

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Rosalyn Yalow estatubatuar fisikaria da (New York, 1921 - 2011). 1950eko hamarraldiaren bukaeran, Solomon Bergsonekin batera, intsulina hartzen zuten gaixoek hormona horren kontrako antigorputzak sortzen zituztela aurkitu zuen. Baieztapen horrek metodo irrati-immunologikoa lantzera eraman zuen, zeinak hormona peptidikoen dosifikazioa ahalbidetzen baitzuen. Metodo horiek aplikazio ugari izan zituzten fisiologia endrokrinoan eta zientzia berri baten bideak zabaldu zituzten, neuroendokrinologiarenak, hain zuzen ere. Lan horiei esker, Fisiologiako eta Medikuntzako Nobel saria jaso zuen 1977an, Roger Guillemin eta Andrew Schallyrekin batera.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rosalyn Yalow Aldatu lotura Wikidatan