Arthur Kornberg
Wikipedia(e)tik
Arthur Kornberg Estatu Batuetako biologoa (Brooklyn, New York, 1918 - Stanford, 2007). Washingtongo Unibertsitateko Mikrobiologia Saileko irakaslea izan ondoren (1953-1959), Stanford Unibertsitateko Biokimika Saileko irakaslea izan zen. Medikuntzako Nobel saria eskuratu zuen 1959. urtean, Severo Ochoarekin batera, azido nukleikoen sintesi artifiziala egiteagatik.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.