Max Theiler

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Max Theiler Estatu Batuetako sendagilea izan zen, Hego Afrikakoa jatorriz (Pretoria, 1899 - New Haven, Connecticut, 1972). Medikuntzako ikasketak Londresen egin ondoren, Harvard Unibertsitateko (AEB) laborategietan jardun zuen. 1930etik 1964ra, New Yorkeko gaur egungo Rockefeller Unibertsitatean egin zuen lan. 1951n, Medikuntzako Nobel saria jaso zuen sukar horiaren aurkako txertoa aurkitu zuelako.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Max Theiler Aldatu lotura Wikidatan