Richard J. Roberts

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Richard Robertsen erretratua.

Richard John Roberts (Derby, Ingalaterra, 1943) biokimikaria eta biologo molekularra da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sheffieldeko Unibertsitatean egin zituen kimikako ikasketak. Kimika organikoko doktoregoa eskuratu ondoren Harvardeko eta Cambridgeko unibertsitateetan aritu zen 1972. urte arte irakasle. Urte hartan, eta James D. Watson Nobel saridunak gonbidaturik, New Yorkeko Cold Spring Harbor Laboratoryko ikertaldean sartu zen, eta ikerketa-zuzendariaren laguntzaile izendatu zuten. 1992an laborategi hura utzi zuen, eta Beverly Hillsko New England Biolabs laborategietako zelula nukleodunen inguruko ikerketen zuzendari izendatu zuten.

1993an Medikuntzako Nobel Saria eskuratu zuen Phillip Sharpekin batera, geneak etenak izan daitezkeela aurkitu zutelako zeinek bere aldetik. Ordu arte zientzialariek uste izan zutenez, DNAren molekula luzearen barruan segmentu jarraitu bat zen genea, baina 1977an ikertzaile horiek ateratako ondorioei esker jakin ahal izan zen gene bakoitzak DNA zati bereiziak edo etenak izan zitzakeela bere baitan. Geneek ezer kodetzen ez duen material genetikoz osaturiko etenak edo atal luzeak izan ditzaketela eta badirela era horretako gene etenak goi-mailako izakietan aurkitu zuten. Genearen baitako atal bereiziei exon izena eman zitzaien, eta beren arteko etenari intron. Aurkikuntza hori garrantzi handikoa izan zen, batez ere material genetikoaren bilakaeraren ikerketan; herentziazko hainbat eritasun gene etenen bategite-prozesuan gertaturiko akatsen ondorioz sortuak izan daitezkeela uste dute medikuntzako adituek.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Richard J. Roberts Aldatu lotura Wikidatan