Fritz Albert Lipmann
Wikipedia(e)tik
Fritz Albert Lipmann Estatubatuar biokimikaria, sortzez alemaniarra (Konigsberg, Alemania, 1889 - New York, 1986). Massachusettseko Ospitale Nagusiko Biokimika Ikerketa Sailaren zuzendaria izan zen, eta New Yorkeko Rockefeller Unibertsitateko eta Harvardeko Medikuntza Eskolako irakaslea. A koentzima izenez bataiatu zuen faktorearen egitura-molekularra bakartzea eta zehaztea izan zen haren ikerlan garrantzitsuena. Ikerketa horiengatik Medikuntza eta Fisiologiako Nobel Saria jaso zuen 1953an, Hans A. Krebsekin batera.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.