Ragnar Granit
Wikipedia(e)tik
Ragnar Arthur Granit (Riihimäki, Finlandiako Dukerri Handia, 1900eko urriaren 30a - Stockholm, Suedia, 1991ko martxoaren 12a) finlandiar/suediar fisiologoa izan zen.
Biografia[aldatu]
1937-1940 bitartean Helsinkiko Unibertsitateko fisiologia irakasle izan zen, eta 1946-1967 bitartean, neurofisiologiako irakasle Karolinskako Institutuan. 1945etik 1967ra, Neurofisiologiako Nobel Institutuko zuzendari izan zen.
1967an, Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria eman zioten, Haldan Keffer Hartline eta George Waldekin batera, begi barnean gertatzen diren prozesu kimiko eta fisiologikoei buruz egindako aurkikuntzengatik.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.