Charles Brenton Huggins
Wikipedia(e)tik
Charles Brenton Huggins (Halifax, Kanada, 1901 - Chicago, Ameriketako Estatu Batuak, 1997) medikua izan zen. Chicagoko Unibertsitateko irakaslea izan zen, eta hango Onkologia laborategiko zuzendaria (1951). Minbiziari buruzko ikerketak egin zituen; hormonen eta minbiziaren arteko harremana frogatu zuen. 1966an Medikuntzako Nobel saria lortu zuen Peyton Rousekin batera.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.