Roger Guillemin
Wikipedia(e)tik
Roger Guillemin (Dijon, Frantzia, 1924) mediku endokrinologoa da, jatorriz eta nazionalitatez frantsesa, Ameriketako Estatu Batuetan bizi da.
Lyongo Unibertsitatean egin zituen medikuntza ikasketak, eta Kanadan eta Estatu Batuetan sakondu zituen gero. Frantziako endokrinologia saileko zuzendari izan zen, eta Baylorko Unibertsitateko fisiologia irakasle, Texasen. Halaber, San Diegoko Salk Institutuan eta Houstoneko Medikuntza Eskolan lan egin du. 1977an, Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria irabazi zuen, Rosalyn S. Yalow eta Andrew V. Schallyrekin batera, pituitariako eta hipotalamoko hormonei buruz egindako ikerketengatik.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.