Alexis Carrel
Wikipedia(e)tik
Alexis Carrel (Sainte-Foy-lès-Lyon, Frantzia, 1873 - Paris, Frantzia, 1944) frantses kirurgialari eta fisiologoa izan zen.
[aldatu] Biografia
Ikerlan ugari egin zuen odol hodietako josturen, aldaketen eta ehun bizien inguruan. Metodo bat asmatu zuen gerran egiten ziren zauriak sendatzeko (Dakin-Carrel metodoa). Medikuntzako Nobel saria jaso zuen 1912. urtean. L´Homme, cet inconnu (1936, Gizona, ezezagun hori) liburua idatzi zuen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.