Charles Nicolle
Wikipedia(e)tik
Charles Nicolle Frantziako bakteriologoa (Erruan, 1866 - Tunis, 1936). Pasteurren lankide izan zen, eta Tunisiako Pasteur Institutuko zuzendaria. Han eritasun kutsakorrak ikertu zituen. Leishmaniasia eragiten duten bi birus landu zituen ingurune artifizialean (Leishmania tropika eta Leishmania infantum), hainbat animaliatan eragin patologikoak dituen Toxoplasma gondii bizkarroia, eta zorriak tifus exantematikoa gizonari itsastean duen eragina aurkitu zituen, besteak beste. 1928an Medikuntzako Nobel saria irabazi zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.