Roger Wolcott Sperry
Roger Wolcott Sperry (Hartford, Connecticut, AEB, 1913 - 1994) estatubatuar neurobiologoa izan zen.
Biografia[aldatu]
Psikologia-ikasketak egin zituen, Oberlin Collegen, eta zoologiakoak, Chicagoko Unibertsitatean. 1941-1946 bitartean Yerkesko Primateen Biologia Laborategian lan egin zuen, eta Chicagoko Unibertsitatean gero, 1952. urtea arte. Kaliforniako Teknologia Institutuan, psikobiologia eskolak eman zituen, 1954tik 1984ra.
Garrantzi handiko azterketak egin zituen neurobiologiaren alorrean; besteak beste, anfibioetan nerbio optikoa zauri larri baten ondoren nola oneratzen den aztertu zuen, besteak beste. Halaber, goi-mailako animalien garunari buruzko lan asko egin zituen. Garuneko bi hemisferioen portaera funtzionala aztertu zuen batez ere; eskuineko hemisferioa hizkuntza ez bestelako prozesuetan espezializatu dela ohartu zen, eta ezkerrekoak, berriz, hizkuntza-kodeen prozesatzea arautzen duela. Bere esperimentuen bidez garunak informazio-mota bakoitzerako bide independenteak dituela frogatu zuen.
1981ean Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria jaso zuen, David H. Hubel eta Torsten N. Wieselekin batera.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.