Momotxorro

Wikipedia(e)tik
(Momorrotxotik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Momotxorroa akelarrerako sua pizten.

Momotxorroak, Altsasuko inauterietako pertsonaia tradizionalak dira. Adarrak daramatzate eta aurpegiak oihal-zapiaren azpian ala zaldi ileen azpian ezkutatzen dituzte; odolaz zikindutako izara zuria ardi-larruzko bizkarrekoak, praka urdinak, galtzerdi zuriak eta abarka beltzak jantzita dituztela agertzen dira. Ardi larruan josita edo gerri inguruan ezkilak daramatzate, zarata ateratzeko. Eskuetan sardea daramate. [1]

Astearte arratsaldea iristen denean, Momorrotxoak herrira iristen dira eta marrua eginez eta bidean topatzen duten guztia probokatu eta zirikatu egiten dute egurrezko sardearekin.

Tradizioa 1930eko hamarkadan galdu zen, baina 1990ekoan berreskuratu egin zen, pertsonaia berriekin eta guzti: sorginak, akerra haiei segika doala, akelarre bat balitz bezala; eta maskaritak, damasko oihalaz egindako tunika, sokekin lotua, janzten dutenak. Hau ez zen helduen gustukoa izan, hauen inguruan zegoen oroimena lapurreta, arpilaketa eta gehiegikeria sexuala baitzen.


Euskal Herria Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak