Robert Koch
Robert Koch (Clausthal, Ipar Saxonia, 1843ko abenduaren 11 – Baden-Baden, Baden-Württemberg, 1910eko maiatzaren 27a) mediku alemaniarra izan zen.
Medikuntza ikasi zuen Göttingengo Unibertsitatean. Berlingo Unibertsitatearen irakasle izendatu zuten 1885ean, higiene arloan. Hainbat bidaia egin zituen ikerkuntzarako, Egipto, Hegoafrika, India eta Javara tartean.
Louis Pasteurrekin batera, bakterioak ikertzen izen nagusietakoa da: Bacillus anthracis —karbunkoaren eragilea— aurkitu zuen 1877an, Mycobacterium tuberculosis —tuberkulosiarena— ("Kochen baziloa") 1882an eta Vibrio cholerae —kolerarena— 1883an.
Medikuntzako Nobel saria erdietsi zuen 1905ean, tuberkulosiaren jatorria topatu izateagatik.
Bere izena daramaten arauak enuntziatu zituen 1890ean ("Kochen postulatuak"), Mikrobiologia klinikoaren oinarria osatzen dutenak.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]