Jean Perrin: berrikuspenen arteko aldeak
18. lerroa: | 18. lerroa: | ||
[[Kategoria:Parisko Panteoian lurperatutakoak]] |
[[Kategoria:Parisko Panteoian lurperatutakoak]] |
||
[[Kategoria:Parisko Unibertsitateko ikasleak]] |
[[Kategoria:Parisko Unibertsitateko ikasleak]] |
||
[[Kategoria:New Yorken hildakoak]] |
16:35, 16 martxoa 2021ko berrikusketa
Jean Baptiste Perrin (Lille, 1870eko irailaren 30a - New York, 1942ko apirilaren 17a) frantses fisikaria izan zen. Parisko Zientzietako Fakultateko eta École Normale-ko irakaslea izan zen, 1938an Estatu Batuetara bizitzera joan zen arte. Izpi katodikoei buruzko ikerkuntzak egin zituen; izpi horiek karga negatiboak dituzten partikulez osaturik direla frogatu zuen. Gasen eroapena eta X izpien izaera ere aztertu zituen, besteak beste. 1908an, Avogadroren konstantea finkatu zuen aurrenekoz, eta materiaren egitura atomikoa eta ez-jarraitua dela frogatu zuen, halaber. 1919an, eguzkiaren energia hidrogenoa helio bihurtzerakoan sortzen zela dioen hipotesia zabaldu zuen, urte asko pasatu ondoren egiaztatu zena. Haren obren artean aipagarriak dira: Rayons catodiques et rayons Roentgen (1897); Les atomes (1921); eta Les éléments de la Physique (1930). 1926an, Fisikako Nobel saria jaso zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- 1870eko jaiotzak
- 1942ko heriotzak
- Lilletarrak
- Frantziako fisikariak
- Fisikako Nobel Saridunak
- Frantziako ateoak
- Ohorezko Legioko komandanteak
- Frantziako Zientzien Akademiako kideak
- Royal Societyko kideak
- Frantziako sozialistak
- Parisko Panteoian lurperatutakoak
- Parisko Unibertsitateko ikasleak
- New Yorken hildakoak