Camilo José Cela
Camilo José Cela Trulock (Iria Flavia, Padrón, A Coruña, Galizia, 1916ko maiatzaren 11 – Madril, 2002ko urtarrilaren 17a) espainiar idazlea izan zen, 1989an Literaturako Nobel Saria irabazi zuena. Gaztelaniazko idazlerik garrantzitsu eta sarituenetarikoa da. Haren liburuen artean, nabarmentzekoak dira La colmena, Viaje a la Alcarria eta La familia de Pascual Duarte. 1957an Real Academia Españolako akademiko izendatu zuten.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Medikuntza, Letrak eta Zuzenbidea ikasten hasi zen, baina ez zituen bukatu. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren enplegatu gisa aritu zen lanean bulego batean, eta dirudienez hantxe idatzi zuen 1942. urtean La familia de Pascual Duarte (Paskual Duarteren sendia, Luis Jauregi «Jaurtakol»ek 1967an euskaratua) eleberri famatua, literatura lantzera bultzatu zuena. Espainiako gerraondoko literaturan leku berezia izan zuen liburu horrek, harekin hasi baitzen Espainiako eleberrigintzaren berrikuntza, bai gaien aldetik, bai idazkera aldetik.
Nolanahi ere, errealismo naturalista abiapuntu harturik, eta adierazpide herritarrak erabiliz, eleberri eta kontakizun ugari eman zituen, umorea, satira eta behaketarako joera berezia erakusten dutenak: Pabellón de reposo eta Nuevas andanzas y desventuras del Lazarillo de Tormes (1944) eleberriekin teknika berriak hasi zen erabiltzen; La Colmena (1951); La cátira (1956), Tobogán de hambrientos (1962); San Camilo 1936 (1970), Oficio de tinieblas (1975). 1976. urtean Diccionario secreto eta Enciclopedia del erotismo lanak argitaratu zituen. Bidaia liburu ederrak ere idatzi zituen: Viaje a la Alcarria (1948), Del Miño al Bidasoa (1952) eta Viaje al Pirineo de Lérida (1965).
Espainiako idazle ospetsuenetakoa da. 1989. urtean Literaturako Nobel Saria eman zioten, eta 1995. urtean Cervantes saria jaso zuen. Argitaratu zituen azken eleberrien artean, aipagarria da La cruz de san Andrés (1994).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Narratiba
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La familia de Pascual Duarte (1942)
- Pabellón de reposo (1943)
- Nuevas andanzas y desventuras de Lazarillo de Tormes (1944)
- Viaje a la Alcarria (1948)
- La colmena (1951)
- Mrs Caldwell habla con su hijo (1953)
- La catira (1955)
- Tobogán de hambrientos (1962)
- San Camilo 1936 (1969)
- Oficio de tinieblas 5 (1973)
- Mazurca para dos muertos (1984).
- Izas, rabizas y colipoterras. Drama con acompañamiento de cachondeo y dolor de corazón (1984)
- Nuevo viaje a la Alcarria (1987)
- Cristo versus Arizona (1988)
- Memorias, entendimientos y voluntades (1993)
- El asesinato del perdedor (1994)
- La cruz de San Andrés (1994).
- Madera de Boj (1999)
Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez fikziozkoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bidai liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Viaje a la Alcarria (1948)
- Ávila (1952)
- Del Miño al Bidasoa (1952)
- Cuaderno del Guadarrama (1952)
- Judíos, moros y cristianos. Notas de un vagabundaje por Ávila, Segovia y sus tierras (1956)
- Primer viaje andaluz. Notas de un vagabundaje por Jaén, Córdoba, Sevilla, Huelva y sus tierras (1959)
- Páginas de geografía errabunda (1965)
- Viaje al Pirineo de Lérida (1965)
- Madrid. Calidoscopio callejero, marítimo y campestre de Camilo José Cela para el Reino y Ultramar (1966)
- Barcelona. Calidoscopio callejero, marítimo y campestre de Camilo José Cela para el Reino y Ultramar (1970)
- Nuevo viaje a la Alcarria (1986)
- Galicia (1990)
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Kritika saria gaztelaniazko narratibari (1956).
- Espainiako Narratiba Sari Nazionala (1984): Mazurca para dos muertos.
- Letren Asturiasko Printzea saria (1987).
- Literaturako Nobel Saria (1989).
- Planeta saria (1994): La cruz de San Andrés.
- Cervantes saria (1995).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskarari ekarriak: Camilo José Cela Ekarriak.armiarma.eus