Wikipedia, Entziklopedia askea
Larribarre-Sorhapürü Nafarroa Beherea , Euskal Herria
Larribarre.
Herrialdea Euskal Herria Lurraldea Nafarroa Beherea Estatua Frantzia Eskualdea Akitania Berria Departamendua Pirinio Atlantikoak Elkargoa Euskal Hirigune Elkargoa Barrutia Baiona Kantonamendua Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre Izen ofiziala Larribar-Sorhapuru Auzapeza Daniel Heuguerot (2008-2014) Posta kodea 64120
INSEE kodea 64319
Herritarra larribartar-sorhapürtar Koordenatuak 43°17′34″N 1°00′51″W / 43.2928°N 1.0142°W / 43.2928; -1.0142 Azalera 10,65 km2 Garaiera 54 – 245 metro Distantzia 26 km (Donibane Garazitik ) Biztanleria 186 (2018: 2) Dentsitatea 18,22 biztanle/km² Zahartzea[1] % 14,19 Ugalkortasuna[1] ‰ 41,45 Jarduera[1] % 77,36 (2011) Desberdintasuna[1] % 5,85 (2011) Langabezia[1] % 0 (2013) Euskaldunak % 19,35 (2010) Erabilera % 2,24 (2011) Sorrera 1842
Larribarre-Sorhapürü ([laʁiβaʁe soʁ̞hapyʁ̞y] ) Nafarroa Behereko ekialdeko udalerria da, Amikuze eskualdean dagoena, Donapaleuko kantonamenduan , Zuberoako mugan. 10,65 km2 ditu, eta 2007. urtean 193 biztanle zituen (larribartarrak; sorhapürtarrak) .
Biduze ibaiak udalerria gurutzatzen du, mendebaldetik.
Auzo nagusiak hauek dira:
Larribarreko herria 1294. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz. Sorhapürü, aldiz, 1119. urtekoan aipatzen da lehen aldiz, Saint Martin-de-Sorhapuru izenaz. Bi herriguneek 1842an bat egin zuten, udalerria osatzeko.
Herriko ekonomia jarduera nagusiak laborantza (garia, garagarra, bazkarako landareak, lekadunak, artoa) eta abeltzaintza (ardi eta behi azienda) dira.
Oharra: 2007ko biztanleria, INSEEk emaniko behin-behineko datua da; 1836 arteko datuak fusioa baino lehenagokoak dira, hots Larribarrekoak .
Larribarre-Sorhapürüko euskara behe-nafarrera . Euskaldunak dira herritar guztiak.