Wolfram

Wikipedia(e)tik
Tungsteno» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wolframa
74 TantalioaWolframaRenioa
Mo

W

Sg
W-TableImage.png
Orokorra
Izena, Ikurra, Zenbakia Wolframa, W, 74
Serie kimikoa Trantsizio-metalak
Taldea, periodoa, orbitala 6, 6, d
Masa atomikoa 183,85 g/mol
Konfigurazio elektronikoa 1s², 2s² 2p6, 3s² 3p6,4s² 3d10 4p6 5s² 4d10 5p6, 6s² 4f14 5d4.
Elektroiak orbitaleko 10
Propietate fisikoak
Egoera solido
Dentsitatea (0 °C, 101,325 kPa)
19250 g/L
Urtze-puntua 3695 K
(3422 °C, 6191.6 °F)
Irakite-puntua 5828 K
(5555 °C, 10031 °F)
Urtze-entalpia 35,4 kJ·mol−1
Irakite-entalpia 824 kJ·mol−1
Bero espezifikoa (25 °C) 130 J·mol−1·K−1
Propietate atomikoak
Kristal-egitura kubikoa, gorputzean zentratuta
Oxidazio-zenbakia(k) +2, +3, +4, +5, +6
Elektronegatibotasuna 2,36 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala 1.a: 770 kJ/mol
2.a: 1710 kJ/mol
3.a: 2330 kJ/mol
Erradio atomikoa
(batezbestekoa)
135 pm
Erradio atomikoa
(kalkulatua)
193 pm
Erradio kobalentea 146 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa (300 K) 174 W·m−1·K−1
Soinuaren abiadura (298,15 K) 5174 m/s
Isotopo egonkorrenak
Artikulu nagusia: wolframaren isotopoak
iso UE Sd-P D DE (MeV) DP
180W  %0,12 1,8 x 1018 u α 2,516 176Hf
181W sintetikoa 121,1 e ε 0,118 181Ta
182W  %26,50 W egonkorra da 108 neutroirekin
183W  %14,31 W egonkorra da 109 neutroirekin
184W  %30,64 W egonkorra da 111 neutroirekin
185W sintetikoa 71,1 e β- 0,433 185Re
186W  %28,43 W egonkorra da 112 neutroirekin
Erreferentziak

Wolfram edo tungstenoa elementu kimiko bat da, W ikurra eta 74 zenbaki atomikoa dituena. Trantsizio-metalen multzoan dago, 6. periodoan, VI B. taldean taula periodikoan. Berezko egoeran zilar zuri kolorea du, baina lohikeria duenean gris kolorea hartzen du.

Metal oso gogorra, xaflakorra eta moldakorra da, eta elementu kimikoen artean dagoenik eta fusio-punturik handiena du (3683 ºK / 3410 Â°C), horregatik ohizkoa izan da bonbillen barruko haria egiteko erabiltzea, baita erresistentzia elektrikoetan eta boligrafoen puntak egiteko ere.

Wolframa 1783. urtean bakartu zen lehen aldiz, Elhuyar anaien eskutik (Juan Jose Elhuyar eta Fausto Elhuyar), Bergarako orduko Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen baitan.

Izen bikoitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metal honen ezaugarri deigarrienetariko bat, bi izen edukitzea da, alde batetik Wolfram izena, erabiliena dena eta zuzenena, taula periodikoan horrela baitago idatzita. Beste aldetik Tungsteno izena ere egokitzen zaio, batez ere anglosaxoiak diren herrialdeetan, honek suedieraz "harri astuna" esan nahi du, horrela tungsteno izena beti egon da material zulaezinarekin lotuta. Hain da ezezaguna izen-bikoiztasun hori, zeren eta askok ez dakitela material berari buruz hitz egiten ari garela bi izenak esaten ditugunean. Honi buruz badago dokumentazioa non ezagutzera ematen dan nola tungsteno hitza batzuk erabiltzen duten eta beste batzuek wolfram hitzaren erabilera defenditzen duten.

Manuel Benitez injeniariak idatzi zuen "Volframio, No tungsteno" artikulutik aterata daude hitz hauek: "Elemantu honi wolfram izena emango diogu, lortzeko erabili dugun materiaren izena hartuta...izen hau tungsteno izen baino hobea da... harri astuna (tungstenoa) baino lehen wolfram minerala ezagutzen zelako"

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kimikaren ikuspuntutik wolframa nahiko geldoa da. Azido arruntak edo alkaliak ez diote erasotzen eta azido nitriko eta fluorhidriko nahasketa batekin erreakzionatzen du.

Urtutako gatz oxidatzaileak sodio nitritoaren modukoak erraz erasotzen diote eta kloroak, bromoak, iodoak, karbono dioxidoak, karbono monoxidoak eta sufreak bakarrik tenperatura handietan erreakzionatzen dute wolframarekin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1779an, Peter Woulfek Wolframita mineralaren ( (MnFe)WO4 ) lagin bat aztertzerakoan elementu barri bat eduki behar zuela iragarri zuen.

1781ean Carl Wilhelm Scheele eta Torbern Berman aditzera eman zuten elementu barri bat aurkitu zezaketela azido tungstiko deritzon azidoa erreduzitzerakoan, scheelita mineraletik (CaWO4) lortutakoa.

Baina 1783ko urtean izan zen Bergarako orduko Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen baitan Wolframa bakartzea lehenengoz lortu zenean, Jose eta Fausto Elhuyar anaiei esker.

Wolframak historian zehar garrantzi handia izan du. Oro har, wolframak dituen ezaugarriak oso estimatuak izan dira guda garaietan, material gogor eta iraunkorren bila ibili direnean. Adibidez, badaude txostenak esaten dutenak Bigarren Mundu Gerran Espainiakko gobernuak Alemania naziari eman ziola wolframa, armamentuaren blindajea egiteko. Horren trukean Alemaniak 12 tona urre eta 4 tona opio eman zizkion Espainiari. Mineral hau Asturias eta Galiziako meatzetatik ateratzen zen. 1944. urteko maiatzean Espainia eta anglosaxoi herrialdeen artean akordio bat izenpetu zan Espainiatik Alemaniara egiten zen wolframio esportazioa gutxitzeko.

Gaur egun, wolframa, material estrategiko baten moduan dago kudeatuta herrialde askotan.

Konposatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wolframioaren konposatuen artean oxidazio egoerak daude +2 tik +6 ra, oxidazio egoera handienak iraunkorrenak izanda. Wolframaren kimika kromoarena edo molibdenoaren antzekoa da eta horrela azpitalde berean daude kokatuta taula periodikoan.

Elementu honen kimika urtsua konplikatua da, ioi konplexuak osatzeko joeragatik.

Lau oxido egonkorrak osatzen ditu eta beste bi karburo, beste konposatu garrantzitsuak dira, karboniloa, nitruroa, boruroa, fosfuroa, siliciuroa eta sulfuroa

Isotopoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wolfram naturala 5 isotopo egonkorren nahasketa da eta gainera beste 21 isotopo ezegonkorrak ditu.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burdin nahasturek kontsumitzen dute lortzen den wolframaren 40%a. Burdina gehitzen zaionean wolframak bere gogortasuna hobetzen du, batez ere tenperatura handietan.

Tungsteno karburoak wolframaren 38%a kontsumitzen du eta diamantea ordezkatu du trokel eta zulaketa prozesu askotan. Material onenetarikoa da tresna gogorrak egiteko eta bere ezaugarriak tenperatura garaietan oso ondo mantentzen ditu.

Tungsteno metalikoa burdin harian, barran eta xafla itxuran bonbilletan eta elektronikan erabiltzen da.

Beste erabilerak batzuk dira, pizketa bujietan, kontaktu elektrikoetan, ebaketa tresnetan, X izpiak erabiltzeko hodietako plaketan eta bolalumen puntetan.

Kaltzio eta magnesio wolframatoak hodi fluoreszenteak egiteko erabiltzen dira. Wolfram karburoa, 500 Â°Cko tenperaturan egonkorra dena, lubrifikatzaile lehor moduan erabiltzen da.

TIG soldaduran elektrodo urtze ezina moduan dago tenperatura handietan duen ezaugarri bereziengatik.

Gaur egun abangoardian dauden teknologietan, adibidez plasma sortzeko egiten diren ikerketetan wolframa erabiltzen da altzairuzko harien ordez, prozesuan ematen diren tenperatura izugarriak hobeto jasaten baitute.

Ugaritasuna eta lorbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurki daitezken wolfram mineralak scheelita eta wolframita dira. Lurrazalean daudenen elementuen artean 57. lekua du bere ugaritasunari begira eta ateratzeko, lehenengo eta behin sodio karbonatoarekin urtzen da sodio wolfranatoa lortuz (Na2WO4). Wolfranato hau urtsua da eta ur beroarekin eta azido klorhidrikorekin nahastuta, azido wolframikoa lortzen da, hau berriz, garbiketa eta lehorketa prozesu batzuen ondoren WO3 bihurtzen da eta azkenengoz labe elektriko baten hidrogenoarekin erreduzitzen da.

Lortzen den hauts fina, berriz berotzen da molde batzuetan eta barra itxuran prentsatzen dira, mailukatzeko tenperatura handietan harikorra eta trinkoa egiteko.

Minerala hurrengo lekuetan aurki dezakegu; Hego Korea, Portugal, Austria, Australia, Espainia, Argentina, Bolivia, Guatemala, Birmania, Txina, Malaysia, Thailandia, Ruanda, Tanzania, Uganda.

Hauek dira wolfram mineral gehien duten herrialdeak:

  • Txina 30%. Txinan garrantzi handia du wolframaren fabrikatzeak eta esportazioak, antzinatik egin baitira biak.
  • Errusia 10%
  • Mongolia 2%
  • Ipar Korea 1,6%
  • Austria 1,5%
  • Australia 1,4%
  • Portugal 1,4%
  • Bolivia 1,1%
  • Brasil 0,8%
  • Thailandia 0,6%

Munduarekiko herrialde hauen batura 52,9%

Osasunean duen eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frogatuta dago wolframak molibdeno berezko aztarna elementua ezeztatzeko gai dela. Baita frogatu da animaliei wolframio metalaren hautsa ematen bazaie, ez dela guztiz geldoa eta ikerketa batek erakutsi zuen, akuriei wolframioa emanda, hauek anorexia, koliko, mugimenduen koordinazio eza, dardarak eta pisu galeraz jota amaitzen zutela.

  • Eragin zorrotzak: azalaren eta begien narritadura ikutzerakoan, begietako narritadurak, gorritasuna eta negar-jarioa eragingo du eta azalean gorritasuna, azkura eta zarakarrak.Industria arloan erabiltzen diren garbitasun arauak errespetatu beharko dira eta beti babes-ekipamendua erabili elementu hau maneiatzen denean.
  • Eragin kronikoak: ez dut eragin kronikorik. Jakina da elementu honekin askotan edo denbora luzean lan egiteak, gaitzak larritu egiten duela.

Wolfram konposatu guztiak, oso toxikotzat jotzen dira eta metalaren hautsa sute eta eztanda arriskua dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wolfram Aldatu lotura Wikidatan