Argizaiol

Wikipedia, Entziklopedia askea

Argizaiola
Bi argizaiolen irudia
Bi argizaiolen irudia. Segura, Goierri, Gipuzkoa. Euskal Herria.
Ezaugarriak
Mota Lanabesa edo apaingarria.
Lekua  EH
Materiala Egurra

Argizaiola argizaria kiribilduz biltzeko eta hildakoen aldeko erlijio ospakizunetan zehar piztuta manten dadin erabiltzen den zurezko taula da.[1] Laua edota apaindua izaten da, hainbat itxuratakoa ere bai, baina ohikoenek eskuz hartzeko heldulekua dute, argizari zuri edo horia (hildakoa ezkondua ala ezkongabea izatearen arabera), erdialdeko atal lauaren inguruan kiribildua. Aurreko aldea apaindu eta itxuratu egiten da.

Haren itxura apaina eta dotorea da, eta zoomorfoa edo antropomorfoa. Apainketa gaiak kutxa, zutabe, hilarri eta beste hainbat euskal objekturen antza izaten du: lauburu, errosetoi, hosto, gurutze, eta abar. Euskal Herrian ez ezik, Pirinioetan ere agertzen da, hala nola Bigorran.

Durangoko Azokak urtero banatu dituen sariak edo bekak Argizaiola Saria izena dute.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argizaiolak

Hitz konposatua da, argizai (argizari) eta ohol (taula) izenen elkarketa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.euskomedia.org/aunamendi/3576?q=argizaiola&partialfields=fondo%3Aau%25F1amendi&numreg=1&start=0 Argizaiolari buruzko Bernardo Estornes Lasaren artikulua irakurgai. Auñamendi Eusko Entziklopedia

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]