Busturialdea
Wikipedia(e)tik
Busturialdea Bizkaiko iparraldean eta erdialdean dagoen eskualdea da, Bermeo eta Gernika udalerri nagusiak dituena.
Urdaibai eremu naturalarekin bat egiten du geografikoki.
Eduki-taula |
[aldatu] Mugakideak
Kokapenari dagokionez, mugakide hauek ditu: Iparraldean, Kantauri Itsasoa dauka, mendebalean, Mungialdea, hegoaldean Durangaldea eta ekialdean Lea-Artibai.
[aldatu] Herriak
Hurrengo herriek osatzen dute:
- Ajangiz (441 biztanle, 2006an).
- Arratzu (351).
- Bermeo (16.909).
- Busturia (1.715).
- Ea (844).
- Elantxobe (444).
- Ereño (257).
- Errigoiti (501).
- Forua (975).
- Gautegiz-Arteaga (905).
- Gernika (15.959).
- Ibarrangelu (574).
- Kortezubi (387).
- Mundaka (1.879).
- Muxika (1.331).
- Nabarniz (223).
- Sukarrieta (354).
[aldatu] Inguru naturala
Urdaibai Biosferako Erreserba naturala eskualde honetan kokatuta dago, Bizkaiko kostaldean. Honen ardatza Oka ibaiak sortutako Gernikako itsasadarra da.
Bestela, Sollube (686 m) da eskualdeko mendirik altuena.
[aldatu] Euskara
Busturialdean euskal hiztunen kopuru esanguratsua dago. Izan ere, UEMAko kidea da Bermeo, mankomunitatearen herririk handienetakoa, bai eta Ajangiz, Arratzu eta Muxika herriak ere.
Eskualdeko bertako hizkera mendebaleko euskararen aldaera bat da.
[aldatu] Hedabideak
[aldatu] Telebistak
[aldatu] Egunkariak
- "Busturialdeko Hitza" bertako egunkaria.
[aldatu] Aldizkariak
[aldatu] Irratiak
[aldatu] Pertsonaia ezagunak
- Kepa Enbeita "Urretxindorra" (1878-1942), bertsolari muxikarra.
- Rafael Iriondo (1918-), futbolaria eta entrenatzaile gernikarra.
- Luis Villasante (1920-2000), apaiz eta euskaltzain gernikarra.
- Nestor Basterretxea (1924-), margolari, eskultore eta zinegile bermeotarra.
- Bitoriano Gandiaga (1928-2001), fraide eta idazle mendatarra.
- Manuel Leginetxe (1941-), kazetari eta idazle arratzuarra.
- Edorta Jimenez (1953-), idazle mundakarra.
- Antonio Karmona Herrera (1968-), futbolari bermeotarra.
- David Seco (1973), ziklo-kroslari busturiarra.

