Morga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Morga

 Bizkaia
Morgako udaletxea.
Morgako udaletxea.
Morgako bandera

Morgako armarria

Izen ofiziala Morga
Estatua
Erkidegoa
Herrialdea
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Busturialdea
Alkatea Iñaki Uribe Madariaga EAJ
Herritarra morgatar
Koordenatuak 43°18′00″N 2°45′0″W / 43.30000°N 2.75000°W / 43.30000; -2.75000Koordenatuak: 43°18′00″N 2°45′0″W / 43.30000°N 2.75000°W / 43.30000; -2.75000

Bizkaia municipalities Morga.PNG

Eremua 17,6 km2
Posta kodea 48115
Biztanleria 429 bizt. (2013)
Dentsitatea 24,38 bizt./km²
www.morgakoudala.com http://www.morgakoudala.com/morgaeuzkera.html www.morgakoudala.com

Morga Bizkaiko udalerria da. Gernika-Bermeoko eskualdean kokaturiko herri honek 406 biztanle zituen 2012ko erroldaren arabera.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morga Bizkaia erdigunean kokatzen da, Mungia eta Gernika bitartean, eta Gernika eta Plentziako itsasadar arroak banatzen dute. Antzinako kostaldeko Donejakue bidearen igarobidea. Morgako mendi garrantzitsuenen artean Bizkargi (562 m) "Bizkaiko Bihotza" izenaz ere ezaguna, Mendigana (274 m) eta Urkulu (370 m) daude. Bizkargi mendiaren gainetik eta Altamirako tontorretatik bailararen ikuspegi bikainaz gozatzen da.

Morgako herri mugakideak honakoak dira: Errigoiti eta Arrieta iparraldean, Zornotza eta Larrabetzu hegoaldean, Errigoiti eta Muxika ekialdean, eta Gamiz-Fika eta Fruiz mendebaldean.

Baserria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morgako jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza izan da beti, eta horren adierazgarri herrian dauden baserriak dira. Baserriak normalean auzo txikiak osatuz batzen dira, eta tipologia eta garai desberdinetakoak dira. Morgak dituen baserririk zaharrenak XVI. mendekoak dira, esaterako, Leixarta, Barrengoetxe eta Lekezorrotze. Ondorengo mendekoak, XVII. mendekoak alegia, Beiti, Andresene eta Errementariko baserriak dira. XVIII. mendeko baserrietatik 1865. urteko Izolaga baserria da garrantzitsuena, Morgako Oñarte auzoan kokatua.

Herria landa-gunez, ongi errotutako historia duten baserri eta auzotegiz beterik dago. Urteen igarotzeak eta bizimoduaren aldaketak ez dute oreka aldatu, bisitarientzat oso erakargarria da.

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea 1857 1877 1887 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1980 1991 2001 2006
Biztanleak 579 665 653 759 752 805 802 851 842 665 467 378 347 406 404

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri txikia izan arren, Morgak hainbat eliza eta baseliza ditu. Nagusia Martin Deunaren Eliza da. Horrez gain, aipagarri dira Kristo Gurutzatuaren kapera, Gerekizko Esteban Deunaren baseliza, Andra Mariren baseliza, Mikel Deunaren baseliza, Tomas Deunaren baseliza, Juan Bautista Deunaren baseliza eta Santa Krutz baseliza.

Martin Deunaren eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morgako parrokia nagusia da. X. mendean eraikia eta 1580. urtean berreraikia izan zen, Isasitarren palaziotik ateratako materialekin. 1804an Sakristia altxatu zen eta hamarkada batzuk geroago, 1853an, gangak.

Nabe errenazentista eta arkupean dauden Pedro Deunaren eta Pablo Deunaren eskulturak XVI. mendearen azken aldikoak dira. Elizaren aurrealdean hiru erretaula daude, bata aldarearen ondoan eta beste biak arku-triunfalaren bi alboetan. Erretaula nagusiak, estilo errenazentistakoa, Martin de Tours santuaren bizitza kontatzen du, eta alboetako erretauletan Santiago Matamoros eta Karmengo Amabirjina ageri dira.

Zorrotza jauregia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zorrotza jauregia Morgakoene auzoan kokatzen da. Landa jauregia da, eta horregatik jauregiaren eta baserriaren arteko nahastea da. Harresi batez ingurutua, jauregiaren iparraldean erdi-puntuko portada dauka. Horrez gain, arkupearen zoruan, irudi eskematikoak dituzten harlauza handiak daude. Arku bien banaketan den zutabearen gainean, Zorrotza familiaren armarria ageri da, fatxadaren apaingarri.

Hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morgako alkatea EAJ alderdiko Iñaki Uribe Madariaga da 2011ko udal hauteskundeez geroztik. Udaleko zazpi zinegoetatik lau Eusko Alderdi Jeltzalekoak dira. Hauteskunde haietan, EAJk botoen %54,21 lortu zuen, guztira 161 bozka. Bilduk %44,44, 132 bozka eta hiru zinegotzi eta PPk botoen %0,67 (2 boto) lortu zuen.

2011ko maiatzaren 22

Alderdia Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4
161 (% 54,21)
Bildu
3
132 (% 44,44)
Alderdi Popularra (PP)
0
2 (% 0,67)


2007ko hauteskundeen emaitzak honakoak izan ziren:

Morgako Udala
Alderdia Botoak Zinegotziak
EAJ 193 7
PP 3 0

Garraiobide eta azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morga Muxika eta Mungia arteko BI-2713 errepideak zeharkatzen du. Hauxe da herriko errepide nagusia. Horrez gain, Bizkaibuseko Gernika-Mungia A3519 lineak geltokia dauka udalerriko Andra Mari auzoan. Autobusak bi ordu eta erdian behin igarotzen dira herritik. Goizeko zazpietatik gaueko bederatziak edo hamarrak arte, egunaren arabera.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Morga Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa