Edukira joan

Azkarate (udalerria)

Koordenatuak: 43°10′13″N 1°15′18″W / 43.1703°N 1.255°W / 43.1703; -1.255
Wikipedia, Entziklopedia askea
Azkarate (Nafarroa Beherea)» orritik birbideratua)
Artikulu hau Nafarroa Behereko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Azkarate».
Azkarate
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Irulegiko Arnoko mahastiak, udalerriko gainetan

Bandera


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaBaigorri-Ortzaize
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaEuskal Mendialdea
Izen ofiziala Ascarat
Auzapeza
(2020-2026)
Philippe Etchenique
(independente)
Posta kodea64220
INSEE kodea64066
Herritarraazkaratear
Kokapena
Koordenatuak43°10′13″N 1°15′18″W / 43.1703°N 1.255°W / 43.1703; -1.255
Azalera5,82 km2
Garaiera120-446 metro
Distantzia2,2 km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria316 (2018:  5)
Dentsitatea55,67 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 14,26
Ugalkortasuna[1]‰ 36,07
Ekonomia
Jarduera[1]% 70,43 (2011)
Desberdintasuna[1]% -6,86 (2011)
Langabezia[1]% 4,3 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 51,27 (2010)
Erabilera% 19,21 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera1792 (independentzia)


Azkarate[2][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Baigorri-Ortzaize eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 2,2 kilometrora. Altuera 120 eta 446 metro artekoa da, eta 5,82 km²-ko azalera hartzen du. 2018. urtean 316 biztanle zituen.

Bertako biztanleak azkaratearrak dira.

Azkarate beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:

  • Ascarat (1106)[5]
  • Escarat (1300)[5]
  • Azcarat (1350)[5]
  • Atzcarat (1366)[5]
  • Azquarat (1413)[5]
  • Axcarat (1513)[6]
  • Axcarate (1621)[7]
  • Sanctus Julianus d'Ascarat (1763)[8]

Jean-Baptiste Orpustanek dio Azkarate toponimoa aitz ("haitz") eta garate ("toki garaia"), hau da, "haitzezko toki garaia", hitzek osatzen dutela.[5]

Beste toponimoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xubitoa Azkarate eta Anhauzeko bazter herrixka da, 1863an "dictionnaire topographique Béarn-Pays basque" hiztegi topografikoak aipatzen duena.[6]

Jauregia Nafarroako Erresumaren manupeko etxe bat zen, 1863eko hiztegi horrek dioenez.[6]

Azkarate Beherobiko ibarran dago.

Ingurune naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errobi ibaiaren ertzean dago kokaturik udalerria. Udalerriko lurretatik igarotzen da, halaber, Errobira isurtzen den Arnegiko Errobi.

    Datu klimatikoak (Irulegi, 1981-2010)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 24.8 27.0 30.0 32.6 35.0 40.0 41.0 42.0 39.2 34.0 27.0 26.0 42.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 11.9 12.9 15.6 17.1 20.8 23.7 25.9 26.2 24.4 20.5 15.2 12.5 18.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 7.5 8.0 10.3 11.7 15.2 18.2 20.3 20.5 18.3 15.3 10.6 8.3 13.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3.0 3.2 5.0 6.4 9.7 12.7 14.7 14.8 12.3 10.1 6.0 4.0 8.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -15.4 -10.5 -9.5 -3.2 -0.2 2.8 5.8 4.0 2.0 -2.5 -8.5 -9.8 -15.4
Batez besteko prezipitazioa (mm) 146.0 129.8 124.7 139.3 106.9 77.0 65.6 76.1 92.5 112.1 164.8 153.4 1398.2
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 96.7 115.5 128.9 78.8 70.1 66.2 103.2 80.3 69.3 88.1 124.1 110.2 128.9
Iturria: Frantziako klimatologia zerbitzua[9]

Etxeak eta auzoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Herri Barnea
  • Basaburu
  • Oziarte
  • Bentaberria
  • Hirueta
  • Harginxuria
  • Bordda
  • Ithurraldea
  • Indartea
  • Bidartea
  • Uhaldea

Azkarateko herria Aldudeko ibarra osatzen zuen hamaika herrixketarik bat zen. Erdi Aroan, hamaika herri horiek ondoko hauek ziren: Anhauze, Sorhoeta, Donostei, Lasa, Irulegi, Urdoze, Leizparze, Okoze, Otikorene, Gernieta eta Azkarate, denak ibarraren iparraldean daudenak. Hegoaldea, berriz, geroxeago jendeztatu zen.

1023 inguruan Antso III.a Gartzeitzek Lupo Antso lehengusuarentzat Baigorriko Bizkonderria sortu zuen. Herrixkaren sortzea garai hortakoa da.[10]

1792an udalerri independente gisa eratu zen.

1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851 1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896 1901
334 260 279 369 402 441 440 445 403 340 375 354 360 353 350 354 346 412 338
1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954 1962 1968 1975 1982 1990 1999 2006 2011 2016 2018
350 354 321 323 355 353 348 325 274 283 282 294 294 275 280 315 318 318
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Udalerriko ekonomiaren oinarria laborantza da, eta Irulegiko Arnoa jatorri-izendapena duen ardoa ekoizteko sor-markaren barruan dago.

Hasiera Amaiera Auzapeza Alderdia
1995 2020 Jean-Michel Galant Euskal Herria Bai
2020 karguan Philippe Etchenique
falta diren datuak osatu egin behar dira

Erakunde publikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko urtarrilaren 1era arte, Azkarate Garazi-Baigorri herri elkargoaren kide zen. Une horretatik aurrera, sortu berria zen Euskal Hirigune Elkargoaren parte izatera pasa zen.[11]

Euskal Hirigune Elkargoaren esku dagoko Car Express hiriarteko autobus sareak zerbitzatzen du herria. Guztira, line batek eskaintzen du zerbitzua.[12]

Joseph Irigaray[13]: Euskal Herriko Ahotsak proiekturako egindako elkarrizketa[14][15]

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Baigorriko ibarreko herri guztiak sailkatu zituen, mendebaldeko behe-nafarrera euskalkian, Arberoa eta Ortzaize ibarretan hitz egiten zena.[16]

Koldo Zuazok, 2010ean, Azkaratek nafar-lapurtera euskalkian sailkatu zituen.[17]

Azkaratear ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. /as̻kaʁ̞ate/ ahoskatua (laguntza)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskaltzaindia. 122. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia. .
  3. Jobbé-Duval, Brigitte. (2009). Dictionnaire des noms de lieux des Pyrénées-Atlantiques. Archives & Culture ISBN 978-2-35077-151-9. PMC 466662204. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  4. Gran Enciclopedia de Navarra | AZCÁRATE. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  5. a b c d e f Orpustan, Jean-Baptiste. (2006). Nouvelle toponymie basque : noms des pays, vallées, communes et hameaux historiques de Labourd, Basse-Navarre et Soule. (Éd. entièrement rev. et corr. argitaraldia) Presses universitaires de Bordeaux ISBN 2-86781-396-4. PMC 72757865. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  6. a b c (Frantsesez) Raymond, Paul. (1863). Dictionnaire topographique du département des Basses-Pyrénées. Impr. impériale (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  7. Don Jose Yanguas Miranda jaunek argitaratu izenak
  8. Pirinio Atlantikoetako artxiboak
  9. Irulegiko estazioko balio klimatologikoak. Frantziako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  10. Orpustan, Jean-Baptiste. (2000). Les noms des maisons médiévales en Labourd, Basse Navarre et Soule. Izpegi ISBN 978-2-909262-23-9..
  11. Instituzioaren behar gorria. 2015eko urriaren 11. Argia.com
  12. (Frantsesez) «Ipar Euskal Herriko TXIK TXAK sarea: garraio publikoaren gorakada handia hilabetean.» France Bleu 2019-10-21 (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  13. «Irigaray, Joseph - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-02).
  14. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  15. «Bizkaitarrekin gazteleraz Iparraldeko artzainek - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  16. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  17. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]