Wikiproiektu:Informatika: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Anazj (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
1. lerroa: 1. lerroa:
{{PAGEBANNER:Informatika fakultatea 001.JPG|toc=no|origin=1,-1}}
==Informatika Wikiproiektua==
==Informatika Wikiproiektua==
Euskal Wikipedian informatikako artikuluen sorrera eta hobekuntza koordinatzeko helburuz sortutako proiektua da hau. Maiz esaten dugu orokorrean jendeak ez dakiela ondo zer den informatika, ertaineko irakaskuntzan ikasleek ez dutela ondo ikasten, ez dutela ondo ikusten zer den benetako informatika. Informatika ez dela testuaren formatua aldatzea edo kalkulu-orri bat egitea bakarrik... Egoera horri buelta emateko, Wikipedia aberastea bide emankorra izan daitekeela uste dugu.

08:53, 11 apirila 2020ko berrikusketa

Informatika Wikiproiektua

Euskal Wikipedian informatikako artikuluen sorrera eta hobekuntza koordinatzeko helburuz sortutako proiektua da hau. Maiz esaten dugu orokorrean jendeak ez dakiela ondo zer den informatika, ertaineko irakaskuntzan ikasleek ez dutela ondo ikasten, ez dutela ondo ikusten zer den benetako informatika. Informatika ez dela testuaren formatua aldatzea edo kalkulu-orri bat egitea bakarrik... Egoera horri buelta emateko, Wikipedia aberastea bide emankorra izan daitekeela uste dugu.

Parte hartu nahi duen edonori irekitako proiektua den arren, bereziki gonbidatu nahi ditugu informatikari euskaldunak, ikasleak, irakasleak, informatika arloan lanean ari direnak edo, besterik gabe, informatikari buruzko artikuluen hobekuntzan lagundu dezaketela uste duten guztiak..

Artikuluen hobekuntzarekin laguntzeaz gain, informatikarekin trebe direnentzat aukera interesgarri gehiago ere badira. Programazio-lan pixka bat eginez tresna berriak sortzeko aukera ere hor dago.

Parte-hartzaileak

Parte hartu nahi baduzu, erantsi zure izena parte-hartzaileen zerrenda honetan, elkarren berri izan dezagun. Ondoren, aukera ezazu hobekuntza beharrean dagoen artikuluren bat eta jar iezaiozu artikuluari lanean txantiloia[1], gainerakoek artikulu hori lantzen ari zarela jakin dezagun.

Informatikako artikuluak

Atal honetan zerrendatuta datoz informatika arloko artikulu batzuk. Bi lehentasun mailatan sailkatuta datoz:

  1. Hezkuntza proiektua (IKT) atalean zerrendatzen dira "Hezkuntza/2.000 artikulu" proiektuan "Informazioa eta komunikazioaren teknologia (IKT)" atalerako aukeratutakoak[2]. Horiek kalitate maila igotzea da gure lehentasuna.
  2. Besteak atalean informatikaren arloko beste artikulu batzuk agertzen dira. Informatikariontzat garrantzitsuak dira, baina oraindik ezin dira sartu Hezkuntza proiektuko zerrendan.

Artikulu bakoitzaren aldameneko koloreak kalitate mailari buruzko kalifikazio bat erakusten du (ORES erabilita): nabarmendutako artikulua da kalifikazio horretan onena eta zirriborro motakoa eskasena. Kalifikazio horrek hobetu beharrean dauden artikuluak zein diren modu errazean ikusten laguntzen du.

Kalifikazioak (ORES erabilita): Nabarmendutako artikulua Artikulu nabarmena, Artikulu ona artikulu ona, B-motako artikulua B motako artikulua, C-motako artikulua C motako artikulua, Hasi-motako artikulua hasi motako artikulua, Zirriborro-motako artikulua zirriborroa.
Bideoak: Ikusgela Jakindun Teknopolis Zientzia Astea. ● Bertsomate.

Informazioa Komunikazioaren teknologia (90)

Hezkuntza proiektua (IKT)

Informatika (8)

Programazio-lengoaiak (10)

Sistema eragileak (6)

Oinarrizko teknologiak (14)

Segurtasuna sarean (14)

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (23)

Edukiak argitaratu eta zabaltzea (15)

Besteak. Oinarrizko beste artikulu batzuk

Besteak

Zer falta zaigu oraindik? Hutsuneak bilatzeko tresnak

Tresna hauek erabil ditzakezu oraindik falta diren artikulu gehiago detekatzeko:

Informatikariak Wikipedian programatzen

Informatikariek, programatuz, Wikipediari egiteko moduko ekarpenak:

EHU-Wikipedia Informatika fakultatean

Donostiako Informatika Fakultatean EHU-Wikipedia proiektuan lanean ari dira 2016az geroztik. Ordutik hona ikasle eta irakasleen artean 100 artikulu baino gehiago landu dituzte.[5]

Erreferentziak

  1. Laguntza:Txantiloiak. 2020-02-27 (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  2. Atari:Hezkuntza/2.000 artikulu. 2020-02-24 (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  3. Gonzalez, Galder. «Zer falta da nire jakintza eremuan? Erantzunen bila Petscan eta Massviews tresnekin» EWKE bloga (Noiz kontsultatua: 2017-11-27).
  4. «Wikimedia+Education Conference 2019/Programme - Meta» meta.wikimedia.org (Noiz kontsultatua: 2019-06-12).
  5. «Wikipedia - Informatika Fakultatea - UPV/EHU» Informatika Fakultatea (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).