Sociedad Bilbaínaren egoitza

Koordenatuak: 43°15′38″N 2°55′34″W / 43.26052°N 2.92621°W / 43.26052; -2.92621
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sociedad Bilbaínaren egoitza
Kultura ondasuna
Sociedad Bilbaínaren egoitza ezkerrean dagoen eraikina da
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′38″N 2°55′34″W / 43.26052°N 2.92621°W / 43.26052; -2.92621
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1913
Arkitektura
ArkitektoaEmiliano Amann Amann (en) Itzuli
EstiloaArkitektura eklektikoa
Ondarea
BICRI-51-0005416

Sociedad Bilbaínaren egoitza Bilboko eraikina da, Sociedad Bilbaína elkarte pribatuarena. 2000ko urriaren 24an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egoitza Abando auzoan du, Nafarroa kalearen 1. zenbakian, Bilboko Metroaren egoitza, Bilbao Concordia geltokia eta Areatzako zubiaren alboan, eta Plaza Biribila eta Abandoko Indalecio Prieto geltokitik hurbil.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkartea 1839an sortu zen eta lehenbiziko egoitza Plaza Barrian izan zuen. 1913an gaur egungo Abando auzoko egoitzara lekualdatu zen.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beheko solairua, hiru goiko solairu eta estalitako solairu bat ditu eraikinak; azkenaren gainean, Bailen eta Nafarroa kaleen arteko errotondaren alaka hartzen duen kupula zirkularra du. Orokorrean, trazadura linea eklektikoduna da.

Fatxada nagusiak, Nafarroa kalekoak, horizontalerako joera dauka. Erdiko ardatzak fatxada simetrikoa egiten du. Erdiko ardatz horretan bebarrurako sarbidea dago, eta hortik barruko geletara sartzen da.

Monumentuen antzera dago eginda sarbidea, bai materialaren aldetik, bai diseinuaren aldetik. Puntu erdiko hutsarte handi bat dauka, eta kristalez estalita daude arku inguruko hutsarteak; inposta aldiz, Ereñoko marmolezko harri bakarreko bi zutaberen gaineko taulamenduak burutzen du. Sarrerako baoaren gainean, bigarren solairuan, hiru bao batzen dituen harrizko balaustrada duen balkoia dago; hiru balaustrada horietatik erdikoa da handiena. Hirugarren solairuan, bi zutabe joniarrek inguratutako bao dinteldun handia dago. Tronkopiramide erako profildun erremateak bertikaltasuna areagotzen dio.

Oro har, eraikinak gorputz baxua eta irekia dauka, beheratutako bao ilara batekin. Honen gainean, eta paramentua jartzeko modua dela-eta beheko solairuarekin lotuta, lehenengo solairua dago solairuarte moduan, binaka jarritako bao dinteldun arruntekin. Solairu nagusiko deigarriena eraikina zeharkatzen duen balaustrada jarraitua da, bao dinteldunekin batera. Solairu nagusi horretako oinarritik fuste leuneko pilastrak ateratzen dira, fatxadako erremateraino doazenak; fusteak girlandekin apainduta daude. Hirugarren solairua solairu nagusiarekin lotzen da begiz pilastrei esker eta bertan bao dinteldun handiak zabaltzen dira, fatxadatik behera doazen piezek hirutan banatzen dituztenak.

Bailen eta Olabarri kaleetako alakazko errotondetan, fatxadako hutsuneak eta lehen aipaturiko pilastren itxurako zutabeak tartekatzen dira.

Eraikinaren barrualdeak mota bereko klub ingelesen arkitektura du, ohorezko eskailera espirala, eta zutabeen gainean dagoen argizulo eta guzti.

Barruko aldearen antolamenduari dagokionez, lehen solairua honela antolatzen da: zati handiena sarrera handiak hartzen du; eskailera apartaren hasiera, eta taberna "ingelesa" ere badaude, eta gainontzekoa kaletik sarrera duten merkataritzako lokalek hartzen dute.

Lehenengo solairua bulegoek eta gaineko solairuko liburutegiaren artxiboak oso-osorik hartzen dute.

Eraiki zenetik Bilbaina Elkartearentzako pentsatua dago; horrela, oin nagusian (bigarren solairuan) ondokoak ditu: eskailera nagusiaren inguruan eta altuera bikoitzeko hallaren inguruan, egongelak, jokorako gelak billarrerako mahai eta guzti, altuera bikoitzeko liburutegia, goian korridorea duela, eta irakurgelak alboan.

Hallaren muturreko egurrezko eskaileratik hirugarren solairura heltzen da. Han, elkarrekin lotzen diren jangelak eta egongelak daude, erdiko hallaren altuera bikoitzeko tartearen inguruan. Erdiko hallak eraikina antolatzen du, eta bi solairu nagusiak lotzen ditu begiz, zuzenean.

Gela horiek guztiak jatorrizko dekorazioa eta erremateak dituzte, bai sabaietan, bai paramentu bertikaletan eta lurrean; horrela, berezko izaera hartzen duten unitateak sortzen dira, banaezinak, hasierako itxurarekin eta formarekin jarraitzen dutenak. Aipatzekoak dira altzari original batzuk, baita liburutegiko liburu-bilduma ere; era berean, dekorazioko arte-lan batzuk dauden lekuetan jartzeko beren beregi eginak direla dirudi.

Hirugarren solairuan, Jose Maria Olabarri kalera ematen duen hegoaldeko hegalean elkartearen bulegoak daude, eta horietan ere jatorrizko dekorazio elementuak eta altzariak daude.

Laugarren solairuan gimnasioa dago, frontoi eta aldagela eta guzti, sukaldeak, biltegiak, eta eraikinak behar dituen bestelakoak ere bai.

Azkenik, atikoan trastelekuak eta ikuztokia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo