La Casilla

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
La Casilla Udal Pabilioia
Bilbao - Pabellón de deportes La Casilla 3.jpg
La Casilla hemen kokatua: Euskal Herria
La Casilla
La Casilla
La Casilla (Euskal Herria)
Kokapena
Herrialdea  EH
Lurraldea  Bizkaia
Herria Bilbo
Helbidea Etxetxu, Errekalde
Koordenatuak 43° 15′ 23″ N, 2° 56′ 37″ W / 43.256508°N,2.943597°W / 43.256508; -2.943597Koordenatuak: 43° 15′ 23″ N, 2° 56′ 37″ W / 43.256508°N,2.943597°W / 43.256508; -2.943597
Arkitektura
Garaia 1967ko maiatzaren 20a

La Casilla Udal Pabilioia Bilboko kirol-aretoa da, zenbait taldeen estadioa dena. Honetaz gain, musika kontzertuak eta bestelako ekitaldiak jasotzeko diseinaturik dago.

Etxetxu auzoan eraikia, Etxetxuko Dorreak gertu ditu. 5.200 lagunentzako tokia du eta egun bertan jokatzen den talde nagusia Bilbo Areto Futbol Kluba, Bilbao Basketek Bilbao Arena egoitza berria izatea erabaki zuelako.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1967ko maiatzaren 20an inauguratu zen. Etorkizunean, eraikina eraberritu eta inguruko biztanleentzako kiroldegia handitzea espero da.

"Bilbo Kirolak" udal erakundeak dituen 67.000 abonatuen seiren bat, kiroldegiaren inguruko auzoetan bizi dira.

Miribillako kirol-areto berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Casilla Udal Pabilioia.
Artikulu nagusia: «Bilbao Arena»

Urteetan kirol-areto berria eraikitzeko kokagune baten bila aritu ondoren, 2006an Bilboko udalak Miribilla auzoko 23.000 metro koadroko orube bat aukeratu zuen. Bertan 8.000 pertsona ingururentzako aretoa eraikiko zen, Idomek egindako egitasmoaren arabera.

Eraikuntza 2007. urtearen amaieran hasi zen eta 2010eko azaroan zabaldu zuten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: La Casilla
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo