Poza Lizentziatuaren kalea
Poza Lizentziatuaren kalea | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
![]() | |||||
Herrialdea Probintzia Udalerria |
![]() ![]() ![]() | ||||
Bilbo erdigunea
| |||||
Koordenatuak: | 43°15′43.89″N 2°56′29.09″W / 43.2621917°N 2.9414139°W |
Poza Lizentziatuaren kalea Bizkaiko Bilbo hiriburuaren erdigunean dagoen kalea.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izena Andrés de Pozaren omenez darama.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abando eta Indautxu auzoetan dago. Astarloa, Gardoki eta Rodriguez Arias kaleen arteko elkargunean hasi eta San Mames estadioan amaitzen da.
Kale honen bi alboetan taberna ugari daude, honek Zazpikaleekin batera hiri honetako gau giroaren gune garrantzitsuenetako bat bilakatzen du, bai eta kale ospetsuenetakoa ere.
Kalea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaleak ospea baldin badu, Athletic Klubak partiduan duen aldiro jai giroa eta jendez lepo egoten delako da, athleticzaleak kale honetan zehar tabernaz-taberna amaieran dagoen San Mames estadiora doazelarik. Kale guztian zehar San Mames estadio berriaren aurrealdean dagoen LED pantaila batean taldearen armarria ikus daiteke, antzinako San Mames estadioan (1913-2013) hormairudi bat zelarik.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gardoki kalearen 11. zenbakiko eraikina
- Miguel Unamuno institutua
- Guridi eraikina
- Mutua Universal eraikina
- San Mames
-
Poza Lizentziatua eta Iparragirre kaleen arteko eraikina.
-
Poza Lizentziatua eta Iparragirre kaleen arteko elkargunean dagoen eraikinaren zertzelada.
-
Mutua Universal eraikina, Poza Lizentziatua eta Elkano kaleen elkargunean.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |