Emilio Campuzano institutua
Emilio Campuzano institutua Emilio Campuzano LHII | |
---|---|
![]() | |
![]() Eraikinaren aurrealdea. ![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°16′N 2°55′W / 43.26°N 2.92°W43°16′N 2°55′W / 43.26°N 2.92°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1835 |
Izenaren jatorria | Emilio Campuzano |
Arkitektura | |
Estiloa | Arkitektura neoklasikoa |
Ondarea | |
189 | |
Webgune ofiziala | |
Emilio Campuzano institutua, Emilio Campuzano LHII edo Emilio Campuzano Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen ikastetxe bat da.
Izena Emilio Campuzano (1850-1938) bilbotar ingeniariaren omenez darama.
Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Atxuri auzoan dago, Santos Juanes plazaren 7. zenbakian, Atxuri kalearen eta García Rivero Maisua ikastetxearen alboan, eta San Antongo zubia eta Atxuriko geltokiaren artean.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1835ean Gabriel Benito Orbegozo arkitektoak proiektatu eta eraiki zuen. Hasiera batean Ospitale Zibila izan zen.
1879ko otsailaren 10ean Bilboko alkate Pablo Altzolaren ekimenez eta Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udalaren laguntzaz sortutako Arte eta Lanbide Eskola bertan ezarri zen. Gaur egun, Emilio Campuzano Bigarren Hezkuntzako Institutua barne hartzen du.
Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Neoklasiko estiloko eraikina da. Eraikuntzan hainbat alderdi hartu ziren kontuan, hala nola osasungarritasuna, aireztapena eta eguzki-argia, bere hiruhortz formako osaketa modularra gailentzen da, patio irekiekin. Osaketa hori Ingalaterrako eta Frantziako ospitale batzuetan erabili zen jada.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
- Emilio Campuzano LHII ikastetxearen webgunea (Gaztelaniaz)
- Emilio Campuza institutua. Bilboko Turismo Bulegoa (Gaztelaniaz)